01-02-2026 Domingo, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 10 )
 

Barriak

Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia

28.03.2023
25.03.2023

Sexu gehiegikeriak jasan dabezanen aldeko otoitzaldiaren irudien galeria

Atzo, Bilboko Santiago katedralean otoitzaldia egon zan sexu gehiegikerien biktimen alde. On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Josu Lopez Villalba abade lagun ospakizun hunkigarria egin zan. Batez be biktimek hartu eben protagonismoa. Gaur zintzilikatu dabe Santiago katedraleko horma baten gure Eleizan izan diran sexu gehiegikerien biktimen oroimenezko plaka.

24.03.2023

Sexu gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, Bilboko Santiago katedralean, gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala.

21.03.2023
19.03.2023

Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.

16.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75 urte beteten dabez eta dagorren domekan, San Jose egunez, misino-eguna ospatuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta EEEEMMetarako gotzain ordezkariak mezua idatzi dau egun horretarako eta, besteak beste,1948.eko urriaren 12an, lenenengo zortzi misiolari hareek Eleizbarrutitik Ekuadorrera abiatau ziranekoa gogoratu dau: …

09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

08.03.2023

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.

08.03.2023

Zuzenean ikusi gura dozu "Martxoak8Mujeres" ekitaldia?

Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak …

04.03.2023

RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar

"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2340 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
12.12.2025

Abendualdiko erretiroa bihar I. bikaritzan, Portugaleten

Bihar, abenduak 13, Abendualdiko erretiroa egingo da Portugaleteko San Inazio parrokian 10:00etatik 13:30etara, gura dabenentzat. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) Santi Juarez abade palotinoak gidatuko dau erretiroa. 

11.12.2025

Caritas Bizkaiaren deia loturak estutzeko eta alkarte bizitza indartzeko

Caritas Bizkaia erakundeak 2025eko Gabonetako kanpaina aurkeztu dau. Abendu osoan garatuko da eta urtarrilaren 5ean Bilboko Plaza Barrian ospatuko dan errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldiak emongo deutso amaiera. Alkarte bizitza indartzea ardaztzat hartuz, kanpainak aurre egin gura deutso aukeratu bako bakardadearen gehikuntzari eta milaka familiak, batez be ume txikiak dabezanek, bizi dauan ahuleziazko egoerari.

11.12.2025

Guadalupeko Andra Mariaren ospakizunak eleizbarrutiko hainbat lekutan

Bihar, abenduak 12, Guadalupeko Andra Mariaren eguna ospatuko da. Egun hau bereziki ospatzen dabe Mexikon eta Hego Amerikako beste hainbat lekutan, deitura oso herrikoia da-eta. Eleizbarrutian, Eukaristia ospatuko da Bilboko San Nikolas eleizan, 19:30etan, latinoamerikarren talde batek euren zaindariaren omenez sustatu dauan ekimenez. Eleizkizunean, Luis Alberto Loyo Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduraduna izango da buru.

10.12.2025

Gabonetako kontzertua Begoñan, udako suteek eragindako biktimen alde

Datorren zapatuz, abenduak 13, sortu barri dan Koral Brahms taldeak jardungo dau, Gorka Sierra zuzendari dala, Begoñako santutegian. Gabonetako kontzertu berezia izango da eta John Rutterren "Aintza" interpretatuko dau. Begoñako kofradiak antolatutako ekitaldi berezi honetan batu daiten dirua Caritasen esku itziko da joan dan udan Leonen eta Ourensen gertatu ziran sute suntsitzaileek eragindako biktimen artean banatu dagian. Kontzertuan, Miriam Cepedak (Begoñako organista) eta Lander Bilbaok (tinbalak) jardungo dabe bakarlari lez, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioko ikasle …

10.12.2025

Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta

Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".

10.12.2025

Gizarte zuzentasunerako argia

Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko sailetik Eleizaren Doktrina Soziala (EDS) esaldia bialduko dabe barriro: "Zuzentasunerako argia". Oraingoan, Frantzisko Aita Santuaren Fratelli Tutti, entziklikatik hartu dabe dalako esaldi hori, EDSa era bakunean zabaltzeko ohiturari helduz bariro be. 

09.12.2025

Eukaristia Eulogio Prado lekaide adeitsuaren oroimenez

Begoñako gogarte etxearen ardura dauan Maitasun Errukiorraren Semeak alkarteko kide zan Eulogio del Prado lekaidea joan dan azaroaren 19an hil zan urriaren amaieran ospitalera eroan eban infekzinoa gainditu ezinda. Gizon alai eta edukazino onekoa, beti izaten eban berba atseginen bat hara joaten ziranei esateko. Senideek eta institutu erlijiosoko anaiek bere jaioterrian agurtu eben orain dala aste batzuk. Gaur -martitzena-, On Joseba Segura gotzaina buru izango da bere oroimenez 13:00ean Begoñako Andra Mari gogarte etxeko kaperan ospatuko dan mezan.

09.12.2025

"En Belén de Judá", Abendualdi eta Gabon-aldirako musikala

"En Belén de Judá" Gabonetako musikalaren saio bi izango dira Deustuko salestarren antzokian. Xabier Echaniz eta Leire Monasterio dira Deustuko salestarren antzokian abenduaren 12an (19:00etan) eta 21ean (15:00etan) antzeztuko dan musikalaren zuzendariak. Azaldu dabenez, "En Belén de Judá" musikala "Bilboko eleizbarrutiko gazte talde baten fede eta sormenetik sortu da". Gehiago jakiteko eta sarrerak eskuratzeko: hemen.

08.12.2025

Seminarioaren eguna

Gaur, abenduak 8, Andra Mariaren Sortze Garbiaren egunez, Seminarioaren Eguna ospatzen da, aurton, "Sembradores de Esperanza–Itxaropen-ereileak" goiburuaren harira. 

07.12.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Emaitzak orrialdeka