Barriak

Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia

24.03.2025

Borja Uriarte pregoilariaren irakurraldiko argazkiak

Borja Uriarte Corral eleizbarrutiko abadea izan da aurtengo Bilboko Aste Santuko pregoilaria. Irakurraldi hori joan dan eguaztenez, martxoak 19, izan zan Santigao katedralean. Web honen bidez zuzenean ikusteko aukera izan zan eta, orain, barriro ikusi daiteke: hemen.
20.03.2025

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen IV. ekitaldia, zuzenean

Ekitaldia gaur -martxoak 20, eguena- izango da BBK aretoan, goizeko 11:00etan.

19.03.2025

Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia

Santiago katedraletik, 20:00etan.

19.03.2025

Bihar banatuko da Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena

Kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamenak hamar urte betetzen ditu, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena betetzen dan urtean. IV. ekitaldi honetan aitamena jasoko dabe, liturgiarako lagungarriak itzultzen dituan "Euskal baliabideak taldeak", Inmaculada Gallastegik eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) …

07.03.2025

Ez zara "Martxoak8mujeres ekitaldian izan?

Indautxuko Karmeneko Ama parokiako areto nagusian ospatu da gaur  "Martxoak8Mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia, eleizbarrutiko 8 emakume protagonista zirala beste askoren izenean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru saioan eta 8 arlo desbardinetako 8 emakumeri autorpena emon jake. Web honetan, zuzeneko emonaldia eskaini da. 

05.03.2025

Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

21.02.2025

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean

 de Gernika, 'Jazotakoa jaso' sarien VIII. ekitaldian irabazle gertatu dan Gernikako San Fidel Ikastolan egingo da gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, sari-banaketa. Web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz. 

25.12.2024

Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaritia, zuzenean katedraletik

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean 12:00etan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.

24.12.2024

Prozesinoa Bilboko alde zaharretik inaugurazino ospakizunaren aurretik

Joan dan martitzenez, abenduak 24, Frantzisko aita santuak Mundu osoko Eleizak 2025ean ospatuko dauan Jubileu Urteari hasiera emon eutsan. Bihar -abenduak 29, domeka- lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan. Aurretik, prozesinoa egingo da, 11:30etan San …

24.12.2024

Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan

Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2577 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

02.06.2026

Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

01.06.2026

Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian

Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.

01.06.2026

Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak

Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".

01.06.2026

Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da

Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.

01.06.2026

Alkartearen eguna Sestaon, nagusien omenez

Sestao Pastoral Barrutiak (PB) alkartaren eguna ospatu eban atzo, oraingoan nagusien omenez eta "Gure nagusiak, gure Eleizaren oraina" goiburuaren haritik.

01.06.2026

Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean

Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.

30.05.2026

"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen

Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.

29.05.2026

Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan

Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan.  On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.

Emaitzak orrialdeka