Barriak
Prozesinoa Bilboko alde zaharretik inaugurazino ospakizunaren aurretik
Joan dan martitzenez, abenduak 24, Frantzisko aita santuak Mundu osoko Eleizak 2025ean ospatuko dauan Jubileu Urteari hasiera emon eutsan. Bihar -abenduak 29, domeka- lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan. Aurretik, prozesinoa egingo da, 11:30etan San …
Eleizbarrutiko barriak argazkitan
Kurtso honetan, Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu eta datozan hilabeteetan oroitzapenezko hainbat jarduera ospatuko da, besteak beste, 75 urteko historian izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten dituan panelen erakusketa. Eleizbarruti osoa zeharkatzen diharduen panelok Begoñako basilikan jarri ebezan barikuan eta gura dauanak ikusi …
Gotzainaren esker ona Eleizbarrutiko 5.000 boluntariori
Gaur ospatzen dogun Boluntarioen Nazinoarteko Eguna dala-eta, gotzainak mezua idatzi deutse askotariko erakundeetan boluntario lez jarduten daben 5.000 lagunei. On Joseba Segura gotzainak "bihotzez" eskertu deutse "Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen aldeko, konpromiso, eskuzabaltasun eta zerbitzua". Alkartearen izenean, "Barri Onaren poza eroanez eta gizarte bizi eta …
Hiru lagun solasean euskerari eta Eleizari buruz, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean
Ander Manterola, Benito Ansola eta Jose Felix Zamakona abadeek Alkarren Barri aldizkariak, Bizkaia Irratiagaz batera, antolatu eban mahai-inguruan parte hartu eben. Euskeragaz eta euskal kulturagaz konprometitutako hiru abadeok Eleizari dagokionez gizartean gertatu diran aldaketen inguruan jardun eben. Bizkaia Irratiko zuzendari dan Javi Onaindiak moderatutako solasaldian, …
Afari-barriketa Sestaon: "Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak"
"Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak" goiburuaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren harira, barikuz urteroko afari-barriketa ospatu zan Sestao Pastoral Barrutian (PB). Kerman Lopez bikario nagusiak e parte hartu eban eta Sestaoko Eleizaren historiaren errepasoa egin eban. Azaldu dabenez, "langileen herri honen industria eta kultur garapenari …
Abendualdian egiteko puzzlea
Bihar, abenduak 1, Abendualdiari hasiera emongo jako eta aurreko asteetan Bilboko Eleizbarrutiak liturgia aldi honetarako lagungarriak aurkeztu ditu talde eta alkarte guztien eskura. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren jarraipenerako taldeak materialak prestatu ditu domeketako Eukaristietan zein katekesietan, ikastetxeetan edo Gabon-aldi prestatu gura daben …
BizkaiBira: 19 etapa 19 egunetan, Bizkaian zehar
`BizkaiBira´ da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekialdien artean nagusienetakoa. Hemeretzi etapa egingo dira oinez hemeretzi egun jarraian, Eleizbarrutiaren "aberastasun naturak, espiritual eta kulturala" ezagutzeko. Ekainaren 25ean emongo jako hasiera ibilaldiari Bilbon, eta hementxe egingo da azken etapa be uztailaren 13an.
Kartel inklusiboak iragarten dau 75. urteurreneko azoka handia
`Eleizea plazara´ azokan aurkeztuko dau bere burua Bizkaiko Eleizak jentaurrean eta dagoeneko prest da ekitaldi hori iragarriko dauan kartela. Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian erabili zan irudiaren moldaketa da.
Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena
Gaur, azaroak 2, beteten dira 75 urte Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiria, 'Quo Commodius' izenburua dauana, Castel Gandolfon (Italia) argitaratu zanetik. Beraz, 1949an, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiak Gasteizko Eleizbarrutitik bereizi ziran. Beranduago, 1950.eko urtarrilaren 9an, Ministroen Kontseiluan onartu ziran Eleizbarruti barrientzat Espainiako gainerako …
Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?
Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten" buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.
Prozesinoa Bilboko alde zaharretik inaugurazino ospakizunaren aurretik
Joan dan martitzenez, abenduak 24, Frantzisko aita santuak Mundu osoko Eleizak 2025ean ospatuko dauan Jubileu Urteari hasiera emon eutsan. Bihar -abenduak 29, domeka- lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan. Aurretik, prozesinoa egingo da, 11:30etan San Nikolas eleizan hasi eta Jubileu tenplu dan Santiago katedraleraino. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Eleizbarrutiko barriak argazkitan
Kurtso honetan, Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu eta datozan hilabeteetan oroitzapenezko hainbat jarduera ospatuko da, besteak beste, 75 urteko historian izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten dituan panelen erakusketa. Eleizbarruti osoa zeharkatzen diharduen panelok Begoñako basilikan jarri ebezan barikuan eta gura dauanak ikusi leikez. Asteburuan, bainera, Seminarioaren Eguna ospatu da eta Mª Jesus Lorenzo lekaimeari emon deutse 'Barakaldo solidarioa' saria. Ondoren, barri honeen eta beste hainbaten errepasoa.
Gotzainaren esker ona Eleizbarrutiko 5.000 boluntariori
Gaur ospatzen dogun Boluntarioen Nazinoarteko Eguna dala-eta, gotzainak mezua idatzi deutse askotariko erakundeetan boluntario lez jarduten daben 5.000 lagunei. On Joseba Segura gotzainak "bihotzez" eskertu deutse "Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen aldeko, konpromiso, eskuzabaltasun eta zerbitzua". Alkartearen izenean, "Barri Onaren poza eroanez eta gizarte bizi eta solidarioagoa eraikitzen lagunduz" egiten daben ekarpenagaitik.
Hiru lagun solasean euskerari eta Eleizari buruz, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean
Ander Manterola, Benito Ansola eta Jose Felix Zamakona abadeek Alkarren Barri aldizkariak, Bizkaia Irratiagaz batera, antolatu eban mahai-inguruan parte hartu eben. Euskeragaz eta euskal kulturagaz konprometitutako hiru abadeok Eleizari dagokionez gizartean gertatu diran aldaketen inguruan jardun eben. Bizkaia Irratiko zuzendari dan Javi Onaindiak moderatutako solasaldian, etorkizuneko alkarteari begira be jarri ziaran eta "txikiagoa, beroagoa, sutsuagoa eta sendoagoa" izango dala esan eben. Gaur, Euskeraren Nazinoarteko Egunez, komunikazinorako sailak solasaldi horren bideoa aurkeztu dau.
Afari-barriketa Sestaon: "Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak"
"Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak" goiburuaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren harira, barikuz urteroko afari-barriketa ospatu zan Sestao Pastoral Barrutian (PB). Kerman Lopez bikario nagusiak e parte hartu eban eta Sestaoko Eleizaren historiaren errepasoa egin eban. Azaldu dabenez, "langileen herri honen industria eta kultur garapenari lotuta egon diran Eleizaren historia horren unerik esanguratsuenak nabarmendu ebazan".
Abendualdian egiteko puzzlea
Bihar, abenduak 1, Abendualdiari hasiera emongo jako eta aurreko asteetan Bilboko Eleizbarrutiak liturgia aldi honetarako lagungarriak aurkeztu ditu talde eta alkarte guztien eskura. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren jarraipenerako taldeak materialak prestatu ditu domeketako Eukaristietan zein katekesietan, ikastetxeetan edo Gabon-aldi prestatu gura daben erakundeetan erabili daiten: hemen
BizkaiBira: 19 etapa 19 egunetan, Bizkaian zehar
`BizkaiBira´ da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekialdien artean nagusienetakoa. Hemeretzi etapa egingo dira oinez hemeretzi egun jarraian, Eleizbarrutiaren "aberastasun naturak, espiritual eta kulturala" ezagutzeko. Ekainaren 25ean emongo jako hasiera ibilaldiari Bilbon, eta hementxe egingo da azken etapa be uztailaren 13an.
Kartel inklusiboak iragarten dau 75. urteurreneko azoka handia
`Eleizea plazara´ azokan aurkeztuko dau bere burua Bizkaiko Eleizak jentaurrean eta dagoeneko prest da ekitaldi hori iragarriko dauan kartela. Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian erabili zan irudiaren moldaketa da.
Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena
Gaur, azaroak 2, beteten dira 75 urte Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiria, 'Quo Commodius' izenburua dauana, Castel Gandolfon (Italia) argitaratu zanetik. Beraz, 1949an, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiak Gasteizko Eleizbarrutitik bereizi ziran. Beranduago, 1950.eko urtarrilaren 9an, Ministroen Kontseiluan onartu ziran Eleizbarruti barrientzat Espainiako gainerako Eleizbarrutien eskubide eta onurak. Gainera, ezinbesteko kredituak emon ziran Eleizbarruti barrien hornikuntzarako.1950eko uztailaren 1ean gauzatu zan bulda eta era ofizialean eratuta geratu ziran aitatutako Eleizbarrutiak. …