Barriak
Etiquetado como: Mendekoste
Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak Greziako "giza zoritxarra" salatu egin dau
Europaren atarian sekula gertatu izan dan hondoratzerik latzenetakoaren aurrean, Migrazinoetarako Mahaia osaten daben erakundeek (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka-Eskolapioak, Oblatak, Migrazinoetarako Pastoraltza, Karidade eta Zuzentasunerako, Ekumenismorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, Latinoamerikar, Afrikar eta Txinatar Alkarteak) etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatu dabez. Erakundeok azaldu dabenez, "oraingoan be, salbamendua beranduegi iritsi da", eta, beste behin be, zera eskatzen dabe: "ezabatu …
Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta "Goicouria" fundazinoakaz.
Atzeratu egin da David Garridoren abadegintza
Gotzainagaz berba egin ondoren, David Garrido diakonoak denpora gehiago eskatu deutso urratsa emon aurreko erabaki hain garrantzitsua sakon hausnartzeko. Abadegintza uztailaren 2an ospatzekotan zan.
"More Enkarterri SL", EkinEnkarterri intraekintzailetza saria
"More Enkarterri SL" enpresaren intraekintzailetzarako egitasmoari emon deutse EkinEkarterri saria lehenengo ekitaldi honetan. Ekimen hau, Lanbide Heziketarako Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatzen dauan Berpiztu programaren, barruan dago. EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak koordinatzen dabe garapen bidean dagozan sektoreen -mobikortasun adimendun eta jasangarria, zahartze eraginkor eta osasungarria eta bioekonomia- finkapena eragin gura dauan lehiaketa hau.
Ziortza 'markako' jantzigintza
Gaur egun, lau fraile zistertar bizi dira Ziortzako monasterioan. Ostatu eta aterpetxea dira sarrera-iturri nagusiak, izan be, Donejakue-bidea bertatik pasazen da. Halanda be, pandemia aldian, aita Luis Martinek bide barriak arakatu ebazan eta enkarguzko liturgia jantziak eskuz egiten hasi zan. Sasoi haretan sarrerarik ez egoanez, iturri barri horrek bere frutuak emon ebazan. Osasun-egoerak onera egin eta eskari-kopuruak behera egin dau eta Antonio Maria Martin prioreak adierazo dauanez, "udaldian erromes-jarioa etenbakoa bada be, ez da erromes-uholderik izaten". Maiatzean, aterpetxeko 23 …
Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da
Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan.
Estrella Moreno: "Nire tesiak joera pastoral argia dau"
Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak bere Doktorego-tesia aurkeztuko dau bihar Gasteizko Teologia-fakultatean. `Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial’ tesiaren defentsarako jentaurreko ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko da eta bertan izango da Bilboko gotzaina be. Jose Ignacio Calleja Saenz de Navarrete abade eta Teologian doktore danak zuzendu dau lana eta Jose Antonio Badiola Fakultateko Dekanoak eta Roberto Calvo, Estela Aldave eta Jose Ramon Pascual irakalse eta teologian …
Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera
Datorren zapatuz, ekainak 17, Arratia bailarako eleiztarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera. Aurton, Zeanurikoek antolatu dabe, `Bakegile izan gaitezen- Seamos portadores de paz´ goiburuaren haritik.
San Antoniok "euriaz" bedeinkatu ditu baserritarrak Urkiolan
Euria iragarrita egoan, batez be arratsalderako, baina iragarpenak eguerdiz bete dira Urkiolan. Meza Nagusiaren ostean, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariak abesten egozala, egundoko euri-zaparrada bota dau. Santutegiaren inguruan batutak baserritarrek eskertu egin dabe euria, izan be, "ondo dator solorako; ia holan jarraitzen dauan". Halanda be, ez da danen gustuko izan, saltzaileek behar baino lehenago kendu behar izan dabez-eta postuak. Eleizan, orduoro -hamarretatik hasita- ospatu dira Eukaristiak eta eleiztar ugarik parte hartu dau. Gotzaina buru dala ospatu dan Meza …
Bizkaiko 24 ermita San Antonio eta San Joanen izenpeko dira
Gaur, Lisboan, 1195ean jaio zan Paduko San Antonio santu frantziskotarraren eguna ospatzen da. Bizkaian, Urkiolako santutegian ospatzen da jairik sustraituena eta ezagunena. Halanda be, lurraldeko beste hainbat herritan be gurtzen dabe santu hau. San Antonioren izenpeko ermitak dagoz Zallan, Erandion, Sukarrietan, Mallabian, Iurretan eta Zeberion. Ekaineko beste santuari, San Joan Bateatzaileari eskainitako ermitak, bestalde, Morgan, bermeon, Ajangizen, Ibarrutin, Lekeition, Aulestian, Ondarroan, Berriatuan, Markina-Xemeinen, Berrizen, Mallabian, Elorrion, Garain, Zornotzan, Diman, Igorren, …