18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 122 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
09.12.2022

Egun handia 75. urteurrena ospatzen dauan Nazaretarraren kofradiarentzat

Nazaretarraren kofradiaren deia kofradiakide eta Medinaceliko Kristoren jaieradunei ospakizunagaz bat egin daien.

Bihar -zapatua, abenduak 10-, Gure Aita Jesus Nazaretarra Bilboko kofradiak urteko ekitaldi nagusia ospatuk dau, bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunen barruan: Eukaristia Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia deitutakoa), 13:00an.

09.12.2022

Asteburua, musikaz eta alkartasunez blai

Musika onak, gozameda dakar beti. Eta asteburu honetan, hiru emonaldi bikain izango dira gura dabenentzat. Gaur, Bilboko Santiago katedralean eta Elorrioko basilikan, eta bihar, Areetako Mesedetako Ama parrokian.

08.12.2022

Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatuko da katedralean.
08.12.2022

Eleizbarrutiaren Eguna

Gaur, abenduak 8, une honetan, heziketa-aldi desbardinetan dagozan 7 abadegaik osatzen daben Eleizbarrutiko Seminarioaren Eguna ospatzen da. Euskal Telebistak (ETB1), Eukaristia emongo dau goizeko 10:00etan Zarautzeko Andra Mari eleizatik, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarutietako abadegaiak bertan dirala eta Juan Pablo Aroztegi Donostiako Seminarioko errektorea buru dala. Beste alde batetik, web orrialde honetan zuzenean emongo da, eguerdiko 12:00etan, Santiago katedralean eta On Joseba Segura buru dala ospatuko dan Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia.

07.12.2022

Labayru Fundazioak kulturartekotasuna daroa Durangoko Azokara

Labayru Fundazioak `Munduenea´ umeentzako ipuin-bilduma barria daroa gaur hasiko dan Durangoko Azokara. Sei eta hamar urteko umeentzako ipuin-bilduma da. 10 ipuin honeek Bizkaian bizi diran beste 10 kultura ezbardinetan dagoz jasota.

06.12.2022

Zabaldu dabe Begoñako azoka

Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, domekaz, goizez zabalduko dabe bakarrik.

05.12.2022

Asteburuko jarduerak

Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguneko ospakizunez gainera, beste hainbat ospatu da Eleizbarrutian:

05.12.2022

On Joseba Segura gotzaina: "Horma eta harresi bako Eleiza gura dogu"

Zapatuz, ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan, Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian, eta beragaz alkar-meza emon eban Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako ezintasunen arloko arduradunak. Aitatutako ordezkaritzako hainbat kide be izan zan ospakizunean eta ezintasunen bat daben pertsonen aldeko pastoralgintzan jarduten daben taldeak: FRATER (Ezintasunen bat daben Pertsonen Kristau Ermandadea), CECO (Espainiako Itsu Katolikoak), Gorren eta gor-itsuen eta urritasun intelektuala …

04.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
03.12.2022

Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur, ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko egunez, arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.