28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 14 )
 

Barriak

Etiquetado como: Emakumea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1019 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
12.02.2024

Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?

Kurtso honetarako berbaldien barruan, bihar -otsailak 13, martitzena- mahai-ingurua ospatuko da Bilboko Corpus Christi parrokian, "Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?" gaiaren inguruan. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko kide eta BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako pastoral eta unibertsitatze zabalkunderako arduradunak parte hartuko dabe.

11.02.2024

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaixoaren Eguna ospatzen dau gaur Eleizak eta, hori dala-eta, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuo dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honetan. 

11.02.2024

Eleizbarrutiko barrien minutu biko laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
10.02.2024

Adimen-osasunari buruzko solasaldia, Gaixoaren Eguna dala-eta

"Goibeltasunean, itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatuko da aurton Gaixoen Munduko Eguna, asteburu honetan. Hori dala-eta, bihar -domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izango da buru arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.

09.02.2024

Bilboko Eleizbarrutiak olibondoa landatu dau Bizkaiko Eleizan gehiegikerien biktima izan diranak gogoratzeko

Gaur eguerdian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarruiko Batzordeko hainbat kidegaz batera, olibondoa landatu dau Derioko ‘Adiskidetasunaren Basoan’. “Errubakoaren sufrimentua” irudikatuz, joan dan 2023.eko martxoaren 24an Santiago katedralean ospatu zan gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldian aurkeztutako ale bera da. Olibondogaz batera, oroitzapenezko plaka jarri da ‘gure Eleizan izandako sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez’. 

09.02.2024

Bizian gora/Vida ascendente mobimentuaren zaindarien eguna

Bizian gora/Vida ascendente mobimentuak SImeon eta Ana zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Tomy Rodriguez mobimentuko Eleizbarrutiko presidentearen esanetan, "mobimentuaren egunik garrantzitsuenetakoa da, talde guztietako lagunak batzen garalako adiskidetasun eta pozezko giroan".

09.02.2024

Juan Reyeroren diakonogintza, bihar Durangon

Bihar -otsailak 10, zapatua- Juan Reyero Eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko da Durangoko Andra Mari basilikan, eguerdiko 12:00etan hasiko dan eleizkizunean. On Joseba Segura Bilboo gotzainaa buru izango da ospakizunean.

09.02.2024

Klima-bidegabekeria Perun, misino-lekukotasuna

"“Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra. Gizakiaren zirrara” goiburuaren haritik ospatuko dau aurton Esku Elkartuak erakundeak bere urteroko kanpaina, Reyes Villanueva Esku Elkartuak erakundearen Bizkaiko presidente-ordezkariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, "pobretasun, gose eta desbardintasun bako planeta jasangarria, hau da, gizon eta emakume guztioi duintasunez bizitzeko aukera emongo deuskun eta danona dan etxea eraikitzea” helburutzat hartuta. Gaur, barikua, borondatezko barau-eguna ospatuko da eta asteburuan parrokietan ospatuko da sentiberatasuna …

08.02.2024

"Heriotza, bIzitzako aldi natural lez hartu behar dogu"

Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaintzeko' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak gidatu dau gaur Bilbon Ministerio Ordenatuari zuzendutako saioa. "Biziaren azkena: Bioetika, zaintza aringarriak eta akonpainamendua" goiburuaren haritik, kultura aringarrien inguruan jardun dau: "nire ustez, gure gizartean, jenteak ondo daki zer dan medikuntzaren  kultura prebentibo eta sendatzailea baina ez hainbeste medikuntzaren kultura aringarria, eta ez dakit zergaitik, batera garatu beharreko hiru diziplina dira-eta". 

08.02.2024

Bake Topaketan izena emoteko azken egunak

Datorren domekaz, otsailak 11a, amaituko da otsailaren 17an ospatuko dan Bake Topaketan izena emoteko epea. Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko arduradunak deialdia egin dau, bideo bidez, bakearen aldeko X. topaketan parte hartzera bultzatuz. Hamargarren urteurrenean, inguruko bikaritzek (IV. eta V.) hainbat bider antolatu eben lez, Bolibartik ZIortzarako ibilaldia egingo da. Izena emoteko: hemen.

Emaitzak orrialdeka