Barriak

Etiquetado como: Emakumea

05.02.2026

M8 herriz herri, emakumeei omenaldia egiteko

Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m). Zazpi urtez ekitaldi nagusi sinbolikoa egin ondoren, VIII. ekitaldiak beste itxura bat izango dau eta lurraldeetara zabalduko da autorpena bera be zabaldu ahal izateko. Era berean, II. …

10.03.2025

`Martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak

Joan dan barikuz, martxoak 7,"Martxoak8mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia ospatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Bilboko eleizbarrutiak, bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urtean, ondorengo emakumeei egin eutsen autorpena beste askoren izenean: Consuelo Puente, Daniela Areli Arriaga Martinez, Txaro DañobeitiaAna Zugaza, Isa …

07.03.2025

Ez zara "Martxoak8mujeres ekitaldian izan?

Indautxuko Karmeneko Ama parokiako areto nagusian ospatu da gaur  "Martxoak8Mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia, eleizbarrutiko 8 emakume protagonista zirala beste askoren izenean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru saioan eta 8 arlo desbardinetako 8 emakumeri autorpena emon jake. Web honetan, zuzeneko emonaldia eskaini da. 

07.03.2025

«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.

07.03.2025

Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik

Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura

06.03.2025

Autorpena Matilla misiolariari "Martxoak8mujeres" ekitaldian

Ekuadorren irakasle eta misiolari dan Isa Matillak "Martxoan8mujeres" autorpena jasoko dau lurraldeko misinoetan heziketaren arloan munduaren aldaketari egindako ekarpenagaitik. Matilla ez da ekitaldian izango, Ekuadorren dago-eta, baina gogoan izango dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian bihar -barikua- 12:30etaik aurrera egingo dan ospakizunean.

05.03.2025

Heziketaren arloan konprometitutako Loli Asuak "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dau

Loli Asuak jasoko dau, besteak beste, "Martxoak8mujeres" autorpena barikus ospatuo dan ekitaldian. Berezitasun lez, berak aurton, eleizbarrutiak beste urte beteten dituala esan geinke, hau da, 75 urte. Loli Asua Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Eleizbarrutiko Patoral kontseiluko kide eta Fede eta Justizia komunitateari lotutako emakumeak heziketaren arloan …

04.03.2025

Goyi Rivera, Osasun Pastoraltzako eta Caritaseko boluntarioak be jasoko dau "Martxoak8mujeres" autorpena

“Martxoak8mujeres” omenaldi-ekitaldiaren atarian gagoz eta egun horretan autorpena jasoko dabenetako beste emakume bat ezagutuko dogu gaur, hain zuzen be, Osasun Pastoraltzan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroan boluntario lez jarduten dauan Goyi Rivera. Gizarte-karidade arloan diharduen emakume guztiak gogoratuko dituan autorpen hau eta …

28.02.2025

Autorpena Ana Zugaza Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo emakume presidenteordeari, "Martxoak8Mujeres" ekitaldian

"Martxoak8Mujeres" ekitaldian, besteak beste, Ana Zugazak jasoko dau autorpena. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) lehenengo emakume presidenteordea izan zan eta eleizbarrutiko batzar nagusiko kontalaria, eta ardurakidetasun eta aitzindaritzazko egitekoetan diharduen emakumeen izenean emongo jako. Ekitaldia datorren martxoaren 7an izango da, 12:30etan, Indautxuko …

27.02.2025

Consuelo Puente da M8 ekitaldian omenduko dabezan emakumeetako bat

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Consuelo Puentek jasoko dau "martxoak8mujeres" jardueraren VII. ekitaldiko autorpenetako bat. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan saioan, Bizkaiko Eleizak historian zehar, hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, alkarteetako emakumeek agertu daben konpromisoa eskertuko dau. Gaurtik hasita, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2553 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.06.2026

Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez

Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.

05.06.2026

San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian

4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez. 

04.06.2026

Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau

Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.

04.06.2026

Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan

Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu. 

04.06.2026

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.

04.06.2026

Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin

Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora. 

02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

02.06.2026

Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

01.06.2026

Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian

Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.

01.06.2026

Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak

Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".

Emaitzak orrialdeka