Barriak
Etiquetado como: Emakumea
'Emakumea Eleizan' gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian
Bihar, martxoak 14, 19:30etan Bilboko Corpus Christi eleizan, "jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko seigarrena ospatuko da. "Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza" goiburuaren haritik ospatuko da seigarren berbaldi hau eta Araceli Ruiz, maistra, Filologian lizentziatu eta sindikalista izango da hizlaria. Parrokiatik dei egiten …
«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak
Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen
"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu
"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.
Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma
Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.
Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau
Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak …
Eleizbarrutiko ordezkariak emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko ekitaldietan
Gaur eguerdiz, ekitaldi instituzionala ospatu da Bilboko Arriaga plazan, Bilboko Udalak deituta, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotearen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan. Joan Mari Aburto Bilboko alkatea buru izan da agiri instituzionala irakurtea izan dan ekitaldian, eta Nekane Alonso bardintasunerako zinegotzia eta udaleko beste hainbat ordezkari be bertaratu …
Eleizbarrutia, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazotearen alde
Bilboko Eleizbarrutia azaroaren 25eko Bilboko ekitaldi instituzionalean hartuko dau parte. Bikario Nagusia, Kerman Lopez izango da gotzainaren izenean udalak antolatuko dauan agerraldi publikoan. On Joseba Segura asteon Madrilen dago Konferentziako Batzordean parte hartzen. Lan Pastoraltzatik, egunari begira, argitaldi barria argitaratu dabe. Honetan, indarkeria matxistari …
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.
BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta
Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.
Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan
HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"
Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz
Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.
`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan
Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista.



