Barriak
Etiquetado como: Ordenazinoa
Camibaseko venezuelar gotzainaren bisita
Mons. Angel Francisco Caraballo Fermin Venezuelako Cabimaseko eleizbarrutiko gotzaina bisitan etorri jako gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Datorren astean, otsailaren 13tik 17ra, Mons Caraballok ikastaro batean parte hartuko dau Rota Romanan eta, bide batez, aurreko egunetan espainiar eleizbarrutietan ikasketak egiten dagozan bere eleizbarrutiko abadegaiak bisitatuko ditu edo, Bilboko kasuan lez, hainbat gizarte egitasmo eta ekintza garatzeko hemendik laguntza eskertzeko aprobetxatuko dau.
"Nire ospitaleko jokoa", Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat
Datorren zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean 19:00etan eta web orrialde honek zuzenean ikusteko aukera emongo dau. Egun honen inguruan, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean, Gurutzetan jarduten dauan arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzuko taldeari alkarrizketa egin jako "Nire ospitaleko jokoa" dalakoaren inguruan. 2019an sortu eben talde horretan eta orain eguneratu egin dabe Barrikuntza eta Kalitaterako …
Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau
Norai alkarteak ekitaldi berezia ospatu eban joan dan zapatuz Deustuko unibertsitateko klaustroan 'Etorkizuna musikatan' gizarte-musika egitasmoari lotuta. Ehun eta hogei ume eta gaztetxok bat egin eben bakearen alde abesteko eta musika joteko. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "aukera bikaina izan zan, gainera, Giza Senidetasunaren I. Eguna ospatzeko".
Pertsonen salerosketa, XXI. gizaldiko esklaboak
Bihar, otsailak 8, 2015ean Frantzisko aita santuak izendatu ebanez, pertsonen salerosketaren aurkako eguna ospatuko da, gatx horren inguruan hausnartu eta esku-harzeko. Bilboko Eleizbarrutiak jarduera bi antolatu ditu egoera hau agertzera emoteko eta, gure munduan, gaur egun be miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko.
Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan
Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.
San Nikolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu dau jentaurrean
Bilboko San NIkolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu deutse San Blas egunez kordoiak bedeinkatu barik geratu ziran pertsona guztiei. Luis Alberto Loyok parkamena eskatu deutse eleiztarrei aste buru honetan Alde Zaharra Pastoral Barrutian ospatu diran mezetan. Atzo, Gotzaitegiaren web orrialdetik eta Telebilbao katetik zuzenean emoten dan Eukaristian, atsekabea erakutsi eban gertatutako guztiagaitik eta aurton gertatutakoa gogoan hartuta, "datorren urtean bedeinkazinoak izango doguz, beste urte batzuetan lez, goizetik hasita, ordu erditik ordu erdira".
70 lagun IV. eta V. bikaritzetako gazteen erretiroan, Durangon
Joan dan zapatuz, otsailak 4, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen pastoraltzan dagozan taldeetako kideek eta Herrialdeako eskaut taldeetakoek osaptzen daben erretiroa egin zan Durangon. Hirurogeta hamar gaztetxo eta gazte inguru eta euren laguntzaileak batu ziran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, Durangoko Andra Mari eleizan eta parrokiaren lokaletan, barnekotasuna lantzeko eta otoitz egiteko. Eleizbarrutian kurtso honetarako aukeratutako goiburuaren haritik, hauxe izan zan erretirorako aukeratutakoa: #lekuanlekuko/#1000kolore.
Esku Elkartuak erakundearen deia "desbardintasuna geldiarazoteko"
Esku Elkartuak erakundeak datorren domekaz, otsailak 12, ospatuko dau bere eguna. Egun bi aurretik, otsailaren 10ean, barikuz, borondatezko barau eguna egitea proposatu dabe. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak kanpaina honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Esku Elkartuak erakundeak “Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea” goiburua aukeratu dau aurtengo kanpainarako, besteak beste, desbardintasunak eragiten dituan arrakalak gero eta handiagoak dirala eta miloeka lagunen duintasuna urratzen dabela agertzera emoteko. “Gosearen aurkako kanpainaren” haritik …
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Aurton, barriro ospatuko da Agate Deunaren eguneko erromeria
Bihar, -otsailak 5, domeka-, Agate Deunaren Eguna ospatuko dogu. Pandemiaren eraginez, Agate Deunaren jaia ezin izan da normaltasunez ospatu bere izeneko ermitan, Kastrexanan. Aurton, ohikoa danez, jai-bezperan, koruek kalez kalekoak egingo dabez gure herri eta auzoetan. Bihar -domeka-, hiru Eukaristia ospatuko dira ermitan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Datorren domekaz, otsailak 12, jaiaren errepikapenean, goizeko 11:00etan ospatuko da meza ermitan.