Barriak
Etiquetado como: Musika
Bilboko Seminarioko hezitzaileak, Madrilen ospatzen ari dan ikastaro baten
Ignacio Fernandez eta Manu de las Fuentes Bilboko Seminarioko errektore eta zuzendari espirituala, hurrenez hurren, Madrilen dagoz egunotan, seminarioetako hezitzaile barrientzako ikastaroan. Honeekaz batera, Miguel Vera be heziketa taldeko kide da, ikasketa-buru dalako. Vera II. bikaritzako lurraldeko bikario be bada eta Seminarioan, aurreko taldeko kide be izan zan.
Hasi da azterraldia Sinodoaren aldi kontinentalean parte hartzeko
Urtarrilaren 10ean amaituko da Vatikanoak aldi kontinentalerako aurkeztu dituan hiru galderei erantzuteko. Frantzisko Aita Santuak 2024ra arte luzatu dau prozesua eta lekuko Eleizei deialdia egin jake aldi honetan parte hartu daien. Azterraldirako epeak laburrak dira eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa be aldi berean egin beharko da. Beraz, Gotzain Kontseiluak ondorengo proposamena egin dau: batez be Sinodo-seneko Eleizari buruzko Eleizbarrutiko Mintegian parte hartu ebenek, Abade Kontseiluko (AK) eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko …
Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak
Aste honetan, barikura arte -urtarrilak 14- eta urtero lez, Eleizbarrutiko abadeentzako gogo-jardunen txanda bi (euskeraz eta gaztelaniaz) ospatuko dira. Gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean ospatuko dira, Mons. Julio Parrila Riobambako (Ekuador) gotzain erretiratua laguntzaile dala eta euskerazkoak Begoñako gogarte etxean, Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak lagunduta.
Klaururako gozogintza egun bereziotarako
Eleizbarrutian dagozan klausurako monjen 12 monasterioetako hainbaten jo eta su dihardue lanean. San Benitoren erregelara ohituta, hau da, 'ora et labora', gozogintzan aritzen dira. Izan be, zenbait monasteriotan, otoitzagaz gainera, gozoak egiten dabez eta horreek saltzetik ataraten dabe dirua bizirik irauteko. Batzuek ortuak daukiez eta, bakotxaren ahalmenaren arabera, aurrera ataraten dabez, baina ez dabe euren burua hornitzeko lain ataraten. Egunotan, telefonoz harten dabez enkarguak.
Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz
Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean, zapatuz, 10:00etatik 14:00etara.
Luis Casado fraile agustindarra, "langile gogotsua, parrokian buru-belarri ibilten zana", hil da
Atzo hil zan Bilbon, bat-batean, A. Luis Casado Espinosa fraile agustindarra. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, urtarrilak 3, ospatuko da, 11:30etan, Bilboko Mendiko San Jose parrokian.
Mons. Joseba Segura pide por paz en la primera Eucaristía del año en Begoña
Atzo, urtarrilaren 1a, Bakearen Munduko Egunean, Bilboko gotzainak urteko lehenengo mezea ospatu eban Begoñako basilikatik. Bilbok erahildako emakumea eta Aita Santu emeritua euki ebazan gogoan bere homilian.Ayer domingo, 1 de enero, la Iglesia celebró la Jornada Mundial por la Paz. El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidió la primera eucaristía del año, en la basílica de Begoña. En ella tuvo un recuerdo especial para el papa emérito Benedicto XVI, fallecido la víspera “acabó 2022 y con él también la vida terrena de Benedicto XVI y empieza ahora una vida nueva junto a …
Emakume ukrainar eta siriar errefuxiatuen lekukotasuna Zallan
Beste urte batez, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna dala-eta, eta Aita Santuak deituta, II. bikaritzako parrokiak batu egin dira, oraingoan Zallan, "Otoitz egin bakearen alde" ekitaldian. Hainbat urtetan ospatzen dihardue ekitaldi hau lurraldean, bakotxean leku baten. Aurton, Frantzisko aita santuak Bakearen aldeko Munduko 56. Egunerako idatzi dauan mezuak goiburu hau izan dau: "Inork ezin dau bere kabuz salbatu. Barriro hasi Covid-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko".
San Antonio abesbatzaren kontzertu solidarioa Bizkaiko Caritasen Auzobiziren alde
Bihar, urtarrilak 3 -martitzena-, Iralabarriko San Antonio abesbatzak urte barriko kontzetu solidarioa eskainiko dau Begoñako basilikan, 19:45etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntzak Bizkaiko Caritasen Auzobizi egitaraura zuzenduko dira.
Barri emonez...
2022an, Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik barriak eta komunikazinoari lotutako zerbitzuak eskaini gura izan doguz eleiz errealidadea gizartera eroateko eta lekuko Eleizako errealidade anitzen arteko zubi-lanak egiteko. Une honetan, urtearen balantzea egitean, asmatzeak jasoteaz batera, hutsegiteak be batuko doguz, aurrera begira, gauzak hobeto egiteko eta Eleizbarrutiari zerbitzu hobea emoteko.