28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 17 )
 

Barriak

Etiquetado como: Emakumea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1017 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
28.01.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
27.01.2024

Egun berezia Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan

Gaur ospatuko da Marco Antonio Muñozen diakonogintza, Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan, 19:30etan. Gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean ikusi ahal izango da hemen. Aste honetan, Bizkaiko abadegaiek erretiroa egin dabe Ziortzan, Tangerreko gotzain erretiratuak lagunduta.

27.01.2024

Espiritualtasuna Hirugarren Adinekoen artean gaiari buruzko berbaldia bihar, Sestaon

'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak antolatuta, berbaldia ospatuko da bihar -domeka-, Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian, goizeko 11:00etan, "Espiritualtasuna hirugarren adinekoen artean" gaiaren inguruan jardungo dauan Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Indtitutuko (ETPI) zuzendariaren eskutik.

26.01.2024

Marcelo Gangoiti saria Teknia Bilbao enpresarentzat

perteneciente a la red diocesana EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sarean dagoan Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVII. ekitaldia ospatu da gaur eguerdiz eta euskal jatorriko multinazionala dan eta mugikortasun-arazoei aurre egiteko osagai metaliko eta plastikoak egiten dituan Teknia taldean dagoan Teknia Bilbao izan da sariduna. Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko zuzendariak; Eduardo Briones Muskizeko alkarteak; Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak parte hartu dabe sari-banaketan. Maria Rivero Balmasedako …

26.01.2024

Gotzainak amaiera emongo deutse abadegaien gogo-jardunei

Astean, Eleizbarrutiko Seminarioko taldeak gogo-jardunak egin ditu Ziortzan. Santiago Agrelo Tangerreko artzapezpiku erretiratuak jardun dau laguntzaile lanetan. Gaur amaituko dabes gogo-jardunak eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina eurakaz izango da egunaren zati batan eta amaierako Eukastiria gotzaina buru dala ospatuko dabe. 

25.01.2024

Santurtziko Patronato ikastetxeak aldi barri eta pozgarriari ekin deutso

Atzo inauguratu zan Patronato Ikastetxea, Santurtzin, Holan emon jakon hasiera, ikastetxetik azaldu dabenez, "aldi barriari alkartearen heziketa eta ongizatearen alde dogun konpromisoan". Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordeak, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek parte hartu eben ekitaldian.

25.01.2024

Jose Luis Gutierrez Amesti gizon adeitsu eta eskuzabala hil da

Martitzenez hil zan Bilbon Jose Luis Gutierrez Amesti Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Bilboko San Bizente Martiria parrokian. 

25.01.2024

Juanjo Elezkanoren disko barriaren estreinaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Juanjo Elezkano musikagile eta abeslariak 'Txori kantari' disko barria kaleratu dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko Azokan eta bihar -urtarrilak 26, barikua- estreinaldia izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Aste batzuen buruan, hain zuzen be otsailaren 23an, Bermeo bere jaioterrian aurkeztuko dau eta martxoaren 1ean, Gernikan. 

24.01.2024

Parte hartuko zeunke gazteen erretiroan, Berrizen?

Hirurogei gazte inguruk izena emon dabe gaur arte, datorren otsailaren 3 eta 4an Bilboko Eleizbarrutiko IV., V. eta VI. bikaritzek ospatuko daben erretirorako. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen. Asteburu berean, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak ikastaroa ospatuko dau Bilboko Begoñako Gogarte Etxean, "kristau espiritualitatea eta mistika Eleizan eta HOACen" goiburuaren haritik.