Barriak
Misinoaren jardunaldia, Barnezabalen
Joan dan zapatuz, otsailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek antolatutako misinoaren jardunaldia ospatu zan Berrizko Barnezabal etxean. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak eta Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideek jardun eben eta, ostean, esperientzien mahaia …
Baba-jana eta kontzertu solidarioa Kongoren eta DANAren biktimen alde
Datorren zapatuz, urtarrilak 25, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Jardunaldiari hasiera emoteko, 13:00an pintxo bat hartuko dabe eleizpean eta "alkarteagaz bat egin"; baba-jana etorriko da gero eta bazkalostean jolasak izango dira umeentzat eta hainbat zozketa. 19:30etan, kontzertu …
Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez
1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat …
Gabon on, Kongoko E.D.tik
Xabier Goikouria bizkaitar misiolariak 58 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Urteak joan, urteak etorri, makina bat egitasmo jarri dau martxan, beti be egoera eskasenean dagozanak, zailtasun gehien dabenak, lehenetsiz. Xabier beti dago lanerako prest, dana emonez eta hemendik jasoten dauan laguntza guztia eskertuz. Bere esanetan, "atzealdearen laguntzagaz, …
On Joseba Segura gotzaina Misino-bialketan Xabierren
Abenduaren 3an, martitzenez, ospatu zan San Frantzisko Xabier misinoen zaindariaren eguraren inguruan, Misino-heziketarako Madrileko Eskolako 16 ikasle erromes joango dira Xabierrera (Nafarroa) asteburu honetan (abenduak 7 eta 8).
Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren hamargarren urteurrena
Atzo arratsaldez ospatu zan Abandoko San Bizente Martiria parrokian (Belgo-Leku) Mufungaren Adiskdeak Fundazinoaren hamargarren urteurreneko ekitaldi nagusia. "Adiskide zintzo" autorpena emon jaken, Fundazinoari eskainitako laguntzagaitik, Feli Martin, Mertxe Agirre eta Olga Hoyos Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaritzako kideei; Mikel Robledo Mufunfaren Adiskideak …
Bizkaiko 150 misiolari munduko 50 herrialde ingurutan
Asteburuan, DOMUND, Eguna ospatuko dogu. Aukera ederra da gure Eleizbarrutiak munduko beste Eleiza eta herriakaz dauan konpromisoa agertzen daben pertsonak gogora ekarteko. Bizkaiko 150 misiolari inguruk jarduten dau 50 herrialde ingurutan, hango alkarteakaz bizitza eta egitekoa konpartituz. DOMUND Egunaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren
Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan.
Bidezko merkataritza txosnetan
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego- Berria alkartasun eta misinoetarako taldeari eta Nekaldiaren Kofradiari esker, bidezko merkataritza jai-eremuan azaldu da. Kofradiarena dan Nekalditarrak txosnak lekua itzi dau, Aste Nagusian be 'bidezko' erosketak egin ahal izateko.
Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz.
Misinoaren jardunaldia, Barnezabalen
Joan dan zapatuz, otsailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek antolatutako misinoaren jardunaldia ospatu zan Berrizko Barnezabal etxean. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak eta Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideek jardun eben eta, ostean, esperientzien mahaia egin zan.
Baba-jana eta kontzertu solidarioa Kongoren eta DANAren biktimen alde
Datorren zapatuz, urtarrilak 25, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Jardunaldiari hasiera emoteko, 13:00an pintxo bat hartuko dabe eleizpean eta "alkarteagaz bat egin"; baba-jana etorriko da gero eta bazkalostean jolasak izango dira umeentzat eta hainbat zozketa. 19:30etan, kontzertu solidarioaz gozatzeko aukera izango da eleizan, Coro del Deportivo eta Sanfran korue protagonista dirala (sarrera doan, amaieran, diru-laguntza eskatuko da).
Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez
1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat misiolarik lekukotasuna emongo dau.
Gabon on, Kongoko E.D.tik
Xabier Goikouria bizkaitar misiolariak 58 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Urteak joan, urteak etorri, makina bat egitasmo jarri dau martxan, beti be egoera eskasenean dagozanak, zailtasun gehien dabenak, lehenetsiz. Xabier beti dago lanerako prest, dana emonez eta hemendik jasoten dauan laguntza guztia eskertuz. Bere esanetan, "atzealdearen laguntzagaz, aurraldeak aurrera egin leike. Ezinbesteko doguz zuen laguntza eta lankidetza". Xabierrek Gabon-zorionak bialdu deuskuz. Gaurko egunez argitaratuko doguz, Jaunaren jaiotzaren egun honetan gertuago sentitu daigun eta, ahal …
On Joseba Segura gotzaina Misino-bialketan Xabierren
Abenduaren 3an, martitzenez, ospatu zan San Frantzisko Xabier misinoen zaindariaren eguraren inguruan, Misino-heziketarako Madrileko Eskolako 16 ikasle erromes joango dira Xabierrera (Nafarroa) asteburu honetan (abenduak 7 eta 8).
Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren hamargarren urteurrena
Atzo arratsaldez ospatu zan Abandoko San Bizente Martiria parrokian (Belgo-Leku) Mufungaren Adiskdeak Fundazinoaren hamargarren urteurreneko ekitaldi nagusia. "Adiskide zintzo" autorpena emon jaken, Fundazinoari eskainitako laguntzagaitik, Feli Martin, Mertxe Agirre eta Olga Hoyos Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaritzako kideei; Mikel Robledo Mufunfaren Adiskideak Fundazinoko kideari; Juanma Jubera Radio Popular-Herri Irratiko "Es posible" irratsailoaren arduradunari eta Dorleta Alberdi, Fernan Gorrotxategi eta Bego Kareaga Komunikabideetarako Bilboko Gotzaitegiko saileko kideei.