30-06-2025 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 7 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
22.06.2023

Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak …

19.06.2023

Jaione Lopez misiolari doa Filipinetara uztailean

Uztailaren amaieran, Jaione Lopez Filipinetara joango da misiolari lez jarduteko eta joan dan zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egindako lanagaitik, "bere misino-eskaintza, aukera eta konpromisoagaitik" eskerrak emoteko. Argazkiak: Hemen

16.06.2023

Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta …

25.05.2023

75 urteko misino-agerpena

Gaur, maiatzak 25, Afrikaren Eguna ospatzen da, egun honetan, 1958an, Afrikar Estatuen lehenengo Biltzarra ospatu zalako. Hainbat herrialdetako ordezkariak batu ziran orduan eta atzerritarren kolonizazinotik askatzeko erabakia erakutsi eben. Biltzar horretan, Afrikar Askatasunaren Eguna ospatzea proposatu zan eta, harrezkero, afrikar kontinenteko buruzagiak alkartzen jarraitu …

02.05.2023

Urkiolako misino-topaketako argazkiak

Maiatzaren 1ean ohikoa danez, Urkiolan batu ziran atzo Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolariak. Jardunaldia ospatzeko batu ziran hirurogei lagunak Lagunetxean batu ziran eta hasieran, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena ospatzen daben urteko jardueren barri izan eben. Gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen

28.04.2023

Astelehenez, Urkiolan batuko dira "misino-familiakoak"

Astelehenean-, maiatzaren lehenengo egunez ohikoa danez, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misino-familiakoak alkartuko dirra Urkiolan. Aurton, gainera, izango da ospatzeko arrazoirik, hain zuzen be, aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da.

24.04.2023

Asteburuan, misinoak eta musika buztartuta

Asteburuan, Misino-abestiaren 43. Jaialdia ospatu da Eleizbarrutian, “Muga bako kristauak” erakundearen eskutik. Estatuko 15 Eleizbarrutitik etorritako 600 lagun inguruk parte hartu dau ekitaldian. Zapatu goizez, Indautxu plazan alkartu ziran agintarien aldetik jaso eben harreragaz eta atzo emon eutsen amaiera jaialdiari, Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina …

24.04.2023

Bokazino Pastoraltzari buruzko berbaldia Carlos Gomez Virseda jesuitaren eskutik

Artzain Onaren Domekaz -aurton, apirilaren 30ean-, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da, sortu barri dan Bokazino Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko (EGB) Zerbitzuak sustatuta eta antolatuta. Egun berean ospatuko da Sorterriko Bokazinoen Eguna be, Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) erakundeak antolatuta. Hori dala-eta, hainbat jarduera antolatu da …

20.04.2023

600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian

"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta,  Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira …

20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian,

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 87 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.06.2023

Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak egin eutsen harrrera, bera bisitatzera eta berak kudeatzen dauan hainbat egitasmo ezagutzera be joan dira-eta. Bidaia honen testuingurua, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena da. 

19.06.2023

Jaione Lopez misiolari doa Filipinetara uztailean

Uztailaren amaieran, Jaione Lopez Filipinetara joango da misiolari lez jarduteko eta joan dan zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egindako lanagaitik, "bere misino-eskaintza, aukera eta konpromisoagaitik" eskerrak emoteko. Argazkiak: Hemen

16.06.2023

Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta "Goicouria" fundazinoakaz. 

25.05.2023

75 urteko misino-agerpena

Gaur, maiatzak 25, Afrikaren Eguna ospatzen da, egun honetan, 1958an, Afrikar Estatuen lehenengo Biltzarra ospatu zalako. Hainbat herrialdetako ordezkariak batu ziran orduan eta atzerritarren kolonizazinotik askatzeko erabakia erakutsi eben. Biltzar horretan, Afrikar Askatasunaren Eguna ospatzea proposatu zan eta, harrezkero, afrikar kontinenteko buruzagiak alkartzen jarraitu eben eta hortik sortu zan Afrikar Batasunerako Erakundea 1963.eko maiatzaren 25ean eta aurrerago Afrikaren Egun izendatu eben. Egun egokia da afrikar kontinentean be, 1959an lenenengoak Angolara iritsi ziranetik, …

02.05.2023

Urkiolako misino-topaketako argazkiak

Maiatzaren 1ean ohikoa danez, Urkiolan batu ziran atzo Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolariak. Jardunaldia ospatzeko batu ziran hirurogei lagunak Lagunetxean batu ziran eta hasieran, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena ospatzen daben urteko jardueren barri izan eben. Gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen

28.04.2023

Astelehenez, Urkiolan batuko dira "misino-familiakoak"

Astelehenean-, maiatzaren lehenengo egunez ohikoa danez, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misino-familiakoak alkartuko dirra Urkiolan. Aurton, gainera, izango da ospatzeko arrazoirik, hain zuzen be, aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da.

24.04.2023

Asteburuan, misinoak eta musika buztartuta

Asteburuan, Misino-abestiaren 43. Jaialdia ospatu da Eleizbarrutian, “Muga bako kristauak” erakundearen eskutik. Estatuko 15 Eleizbarrutitik etorritako 600 lagun inguruk parte hartu dau ekitaldian. Zapatu goizez, Indautxu plazan alkartu ziran agintarien aldetik jaso eben harreragaz eta atzo emon eutsen amaiera jaialdiari, Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben Eukaristiagaz. Argazkiak: hemen. Gainera, bariku arratsaldez, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskaini eban Abandoko San Bizente Martiria eleizan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena

24.04.2023

Bokazino Pastoraltzari buruzko berbaldia Carlos Gomez Virseda jesuitaren eskutik

Artzain Onaren Domekaz -aurton, apirilaren 30ean-, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da, sortu barri dan Bokazino Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko (EGB) Zerbitzuak sustatuta eta antolatuta. Egun berean ospatuko da Sorterriko Bokazinoen Eguna be, Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) erakundeak antolatuta. Hori dala-eta, hainbat jarduera antolatu da Eleizbarrutian, besteak beste, bihar -apirilak 25, martitzena-, Begoñako gogarte etxeko areto nagusian, 19:00etan Carlos Gomez-Virseda jesuita, misiolari eta medikuak eskainiko dauan berbaldia: "Bokazino Pastoraltzaren …

20.04.2023

600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian

"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta,  Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira bizkaitar uriburuan.

20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:00etan.

Emaitzak orrialdeka