Barriak
Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, …
Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da
Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, …
Azken geltokia: Mufunga
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari …
Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik
Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi …
Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren …
"Misiolariek itxaropena erein gura dabe egundoko pobretasunezko soloan"
Juamma Jubera kazetariak Radio Popular-Herri Irratian gidatzen dauan "Diálogos" irratsaioan jardun eben atzo, "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan Iñigo Iriartek eta Vicente Ferrer fundazinoko kide dan Fernando Sanchok. Iriartek Kongoko Errepublika Demokratikotik jardun eban, izan be, hantxe dago bisita egiten On Joseba Segura Bilboko gotzain …
Afrika-Ermua jardunaldia
Gaur eta bihar, Afrika-Ermua VI. jardunaldia ospatuko da, afrikarren taldeek antolatuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako Udaleko sailak lagunduta.
Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik
On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak …
Jaione Lopez misiolari doa Filipinetara uztailean
Uztailaren amaieran, Jaione Lopez Filipinetara joango da misiolari lez jarduteko eta joan dan zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egindako lanagaitik, "bere misino-eskaintza, aukera eta konpromisoagaitik" eskerrak emoteko. Argazkiak: Hemen
Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta …
Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, poz-pozik dagoan Eleiza, fedea, kantu eta dantza adierazgarri eta alaien bidez ospatzen dauan Eleiza. Benetan, arazoak asko dira eta beharrizanak, itzelak. Gatxa egiten jaku protagonista barrien hainbat jokaera era jarrera …
Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da
Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, errefuxiatuen esparruan bizi izan zan zazpi hilabetez. Beranduago Txaden egon zan eta denporaldi batez kongregazinoarentzako zerbitzuak eskaini ebazan Italian eta Espainian. Orain, hil barri dan ama zaintzen egon ondoren, …
Azken geltokia: Mufunga
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari bakarragaz buruz buru egotea izan bada be, ezinbestekoa zan Mufungara joatea, Eleizbarrutiko hainbat parrokia eta lagunek herri honi laguntzen dihardualako.
Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik
Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi bider, 2018an eta 2020an, pandemia aldian. Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara doan Jaioneren misino-bialketa egingo dau eguerdiko …
Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren garrasia entzun eta hori arintzeko ekintzara jo dauan misiolaria da. Urritasun fisikoaren eraginez ume bat lurrean arrastaka ikusi ebanean, galdera egin eutsan bere buruari: Non da zure anaia?... Eta Xabierrek ekintzakaz …
"Misiolariek itxaropena erein gura dabe egundoko pobretasunezko soloan"
Juamma Jubera kazetariak Radio Popular-Herri Irratian gidatzen dauan "Diálogos" irratsaioan jardun eben atzo, "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan Iñigo Iriartek eta Vicente Ferrer fundazinoko kide dan Fernando Sanchok. Iriartek Kongoko Errepublika Demokratikotik jardun eban, izan be, hantxe dago bisita egiten On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariagaz batera. Atzo, hain zuzen be, Likasiko Panda auzoan egozan, Goikuria fundazinoaren egitasmoak bisitatzen, Xabier Goikuria bizkaitar misiolariagaz. Irratsaioa …
Afrika-Ermua jardunaldia
Gaur eta bihar, Afrika-Ermua VI. jardunaldia ospatuko da, afrikarren taldeek antolatuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako Udaleko sailak lagunduta.
Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik
On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak egin eutsen harrrera, bera bisitatzera eta berak kudeatzen dauan hainbat egitasmo ezagutzera be joan dira-eta. Bidaia honen testuingurua, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena da.
Jaione Lopez misiolari doa Filipinetara uztailean
Uztailaren amaieran, Jaione Lopez Filipinetara joango da misiolari lez jarduteko eta joan dan zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egindako lanagaitik, "bere misino-eskaintza, aukera eta konpromisoagaitik" eskerrak emoteko. Argazkiak: Hemen
Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta "Goicouria" fundazinoakaz.