23-05-2026 Sábado, VII semana - pascua
 
Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
03.03.2023

Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena beteten dabe. Hori dala-eta, hainbat jarduera ospatuko da urtean zehar euskal Eleizbarrutien misino-historia aberatsa gogora ekarteko eta ospatzeko. Jarduerei hasiera emoteko, bihar -zapatua- sortu barri dan Misinoen Eleizbarruti arteko artxiboa inauguratuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal …

25.01.2023

Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik

"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.

16.01.2023

Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da

Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure …

09.01.2023

Goicouria misiolariak egitasmo barria dau Kongoko EDrako

Alkarren Barri-Comunicación Eleizbarrutiko aldizkariaren urteko lehenengo alean, Xabier Goicouria misiolari bizkaitarraren lekukotasuna jasoten da. Kongoko Errepublika Demokratikoan daroazn 56 urteotan izan dituan bizipenetako batzuk kontatu ditu. Beti egon da ahulenen ondoan eta, honeen artean, ezintasunen bat daben umeen ondoan. Berak sustatu izan ditu urritasun fisikoak …

26.12.2022

Josetxu Canibe hil da: Misinoa, alkartasuna eta komunikazinoa

Atzo hil zan Bilbon, 88 urteko zala, Josetxu Canibe Berganza abadea. Bihar -martitzena-, Arabako bere jaioterrian hobiratuko dabe eta bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eguaztenez, abenduak 28, ospatuko da Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan.

06.12.2022

Zabaldu dabe Begoñako azoka

Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken …

26.11.2022

Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde

Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 117 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.03.2023

Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena beteten dabe. Hori dala-eta, hainbat jarduera ospatuko da urtean zehar euskal Eleizbarrutien misino-historia aberatsa gogora ekarteko eta ospatzeko. Jarduerei hasiera emoteko, bihar -zapatua- sortu barri dan Misinoen Eleizbarruti arteko artxiboa inauguratuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru dirala, ekitaldia ospatuko da Gasteizko Seminarioan. Satur Gamarra Gasteizko Seminarioko zuzendari espiritualak eta Anabella …

25.01.2023

Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik

"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.

16.01.2023

Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da

Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure Eleizbarrutian, Urkiolako santutegiko altarako mosaiko ikusgarria da aitagarrienetakoa. Jose Maria Muñoz abadearen diseinua Pelik gauzatu eban, eta beste hainbat artelan be alkarregaz burutu eben. Bere arimaren aldeko

09.01.2023

Goicouria misiolariak egitasmo barria dau Kongoko EDrako

Alkarren Barri-Comunicación Eleizbarrutiko aldizkariaren urteko lehenengo alean, Xabier Goicouria misiolari bizkaitarraren lekukotasuna jasoten da. Kongoko Errepublika Demokratikoan daroazn 56 urteotan izan dituan bizipenetako batzuk kontatu ditu. Beti egon da ahulenen ondoan eta, honeen artean, ezintasunen bat daben umeen ondoan. Berak sustatu izan ditu urritasun fisikoak dabezanentzako zentroa, umezurtz-etxea eta lanbide heziketarako ikastegia... Orain, diru-laguntza eroan dau amaetxea zabaltzeko.

26.12.2022

Josetxu Canibe hil da: Misinoa, alkartasuna eta komunikazinoa

Atzo hil zan Bilbon, 88 urteko zala, Josetxu Canibe Berganza abadea. Bihar -martitzena-, Arabako bere jaioterrian hobiratuko dabe eta bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eguaztenez, abenduak 28, ospatuko da Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan.

06.12.2022

Zabaldu dabe Begoñako azoka

Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, domekaz, goizez zabalduko dabe bakarrik.