Barriak
Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da
Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure …
Josetxu Canibe hil da: Misinoa, alkartasuna eta komunikazinoa
Atzo hil zan Bilbon, 88 urteko zala, Josetxu Canibe Berganza abadea. Bihar -martitzena-, Arabako bere jaioterrian hobiratuko dabe eta bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eguaztenez, abenduak 28, ospatuko da Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan.
Zabaldu dabe Begoñako azoka
Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken …
Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde
Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da
Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure Eleizbarrutian, Urkiolako santutegiko altarako mosaiko ikusgarria da aitagarrienetakoa. Jose Maria Muñoz abadearen diseinua Pelik gauzatu eban, eta beste hainbat artelan be alkarregaz burutu eben. Bere arimaren aldeko …
Josetxu Canibe hil da: Misinoa, alkartasuna eta komunikazinoa
Atzo hil zan Bilbon, 88 urteko zala, Josetxu Canibe Berganza abadea. Bihar -martitzena-, Arabako bere jaioterrian hobiratuko dabe eta bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eguaztenez, abenduak 28, ospatuko da Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan.
Zabaldu dabe Begoñako azoka
Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, domekaz, goizez zabalduko dabe bakarrik.