Barriak
Etiquetado como: Pregoilaria
Heziketa migrazinoari buruz Sestaon
"Migrazinoak eragindako dolua eta familia gatazkak" goiburuaren haritik, heziketa-saioa izan zan atzo Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) antolatuta.
Sestaoko Eleizak bost emakume omendu ditu
Sestao Pastoral Barrutiak (PB) autorpena egin eutsen zapatuz kristau alkarteko 5 emakumeri Eleizaren alde egin daben guztiagaitik, "erreferente izanik hainbat pastoral arlotan, euren lanaren bidez Jainkoarem maitasuna agertuz munduan".
"Itxaropena", Artxandapeko Garizumako berbaldietan nabarmenduko dan kontua
Artxandape Pastoral Barrutiak (PB) Garizumako berbaldi interesgarriak antolatu ditu. Bihar, martxoak 18, izango da lehenengoa eta guztiak Familia Santua parrokian (Erantsia) izango dira, martxoaren 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean, 19:30etan.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Manuel Heredia: "Misinoaz hitz egitea gure kristau izaeraren muinaz hitz egitea da"
Bihar ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina, "La Misión: Compromiso y esperanza/Misioa: Eginbide eta itxaropena" goiburuaren haritik. Kanpaina dala-eta, astean alkarrizketa egin deutse Manuel Heredia Eleizbarrutietako Misinoetarako Bizkaiko ordezkariari, Mertxe Aguirre sustapen eta sentsibilizazinorako arduradunari eta kanpainan Hegoaldeko ahots lez parte hartzen diharduan Consuelo Pillajo ekuadortar monja marianitari Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa osorik: hemen.
Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”
Atzo -eguena- hil zan Bilbon Jose Bernardo Gonçanves da Silva eleizbarrutiko abadea 98 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, martxoak 18, ospatuko da, 18:30etan Arizeko parrokian, non "Don Jok" 50 urte inguru emon ebazan.
"Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!"
Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bilboko eleizbarrutiko batzordeak 2024ko oroitza-txostena aurkeztu dau. Iazko apiriletik batzordeko presidente dan Jose Enrique Varasek zenbakien atzean aurkitu daitekezan askotariko errealitateak aitatu ditu alkarrizketa honetan. Izan be, bere esanetan, "kasu bakotxa berezia da eta beste hainbeste esan daiteke lagun bakotxaz. Banan-banan galdetzen deutsegu guk zer egin behar dogun eta noraino heldu gaitekezan". 2024an 7 txosten barri zabaldu dira eta aurreko 9 itxi.
Joxan Goikoetxea soinujolea, 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenean
Martxoaren 20an ospatuko da 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenaren IV. ekitaldia. BBK aretoan goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, honeek jasoko dabe ohorezko aitamena: Andoni Gerrikaetxebarria, Lontzo Zugazaga, Juan Vicente Gallastegi, Jose Luis Iza eta Jose Mari Rementeria (hil osteko aitamena) abadeek osotutako 'Euskal baliabideak' taldeak; Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) eta Antonio Linaza abadeak. Joan gura daben guztiek parte hartu leikie, leku guztiak bete arte. Joxan Goikoetxea soinujoleak girotuko dau saioa. Izena emoteko: hemen.
Ume eta gazteen topaketa Galdakaon
IV. eta V. bikaritzetako gazteen mahaiak ume eta gazteen XIX. topaketa antolatu dau. Datorren domekan izango da Galdakaon eta batez be IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako (PB) eskautak batuko dira. Egun berean ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina izango da eguneko ardatzetako bat.
Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?
"Bide egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu" goiburuaren haritik, dei egiten jake eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa bizi eta ospatu daien. Antolatzaileen esanetan, "aukera ona da Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat pertsona eta taldekaz zentzuz eta sakontasunez bizitzeko".