Barriak
Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia
Eleizbarrutiko Seminarioko kideak Omella kardinalagaz egon dira Bartzelonan
Gaur -barikua- amaituko da Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioko kideek egiten diharduen kurtso hasierako erromesaldia. Aste honetan, taldeak, On Joseba Segura gotzaina buru, Bartzelonako artxidiozesiko hainbat leku bisitatu dau. Atzo, Espainiako Gotzainen Batzarreko aurreko presidentea izan zan Mons. Juan Jose Omella kardinalagaz egon ziran, Eleizbarruti bietako gorabeherak …
Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko
Astelehen goizez atara zan Bilbotik kurtso hasierako erromesaldian parte hartzen diharduan taldea. "San Inazioren arrastoen atzetik" goiburua dau ekitaldi honek. On Joseba Segura gotzaina buru dala, taldean badegaiak, hautagaiak, errektorea, hezitzaileak eta Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioagaz lotura dauan hainbat lagun joan dira eta egunotan Tibidaboko basilika, …
Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira
Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez.
Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean
2024-25 kurtsoa hasteaz batera, Bilboko Eleizbarrutian hiru abade barri izango dira. Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egingo dira, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak joan dan barikuz Bilbon ospatu zan kurtso amaierako ekitaldian iragarri eban lez. Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono eta …
Kurtsoaren amaiera Eleizbarrutiko Seminarioan
Bihar -ekainak 21, barikua-, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da kurtso amaierako esker oneko Eukaristia Eleizbarrutiko Seminarioan.
Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko
Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, …
Juan Reyeroren diakonogintza, bihar Durangon
Bihar -otsailak 10, zapatua- Juan Reyero Eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko da Durangoko Andra Mari basilikan, eguerdiko 12:00etan hasiko dan eleizkizunean. On Joseba Segura Bilboo gotzainaa buru izango da ospakizunean.
"Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat"
Mario Diaz eta Gorka Camposen diakonogintza, Begoñan
Gaur eguerdiko 12:00etan, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono ordenatuko dira Begoñako basilikan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean emongo da hemen.
Gotzainak amaiera emongo deutse abadegaien gogo-jardunei
Astean, Eleizbarrutiko Seminarioko taldeak gogo-jardunak egin ditu Ziortzan. Santiago Agrelo Tangerreko artzapezpiku erretiratuak jardun dau laguntzaile lanetan. Gaur amaituko dabes gogo-jardunak eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina eurakaz izango da egunaren zati batan eta amaierako Eukastiria gotzaina buru dala ospatuko dabe.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.



