Barriak
800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan
III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera, …
Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan
Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan
Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. …
Parte hartu gura dozu gazteen Pazkoren baten?
"Jesusek lez abegi egin" goiburuaren haritik ospatuko dira aurton Eleizbarrutian gazte eta gaztetxoen Pazkoak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazte pastoraltzarako sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Eleizbarrutiko beste gazte batzukaz batera Pazko Hirurrenaren senaz jabetzeko eta egunok sakontasunez ospatzeko".
Gazte Pazkoen izena emote epea zabalik
Gure elizbarrutiko nerabe eta gazteei Pazkoa bizitzea eta ospatzea proposatzen jake, "Jesusek bezala hartu" goiburuarekin.
Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten
I. bikaritzako 60 katekista eta helduen taldeetako laguntzaile batu ziran atzo -astelehena- Portugaletaen, Nazareteko Andra Mari parrokiako lokaletan, orain dala urte batzuk Eleizbarrutiko hainbat pastoral arlotan jardun eban eta gaur egun Katalunian bizi dan Blanca Esther Iriarte monja jesuitinak lagunduta, otoitzaldia egiteko.
70 gazte inguruk erretiroa egin eban Berrizen
Asteburuan, gehienbat 18 eta 26 urte bitarteko 70 gazte inguru batu da IV., V. eta VI. bikaritzek antolatutako erretiroan, Berrizko Mesedetako Misiolareien etxean (Barnezabal). Laguntzaile lanetan ibili diranen esanetan, gazteek "geldialdia egin ahal izan dabe euren bizitza asaldatuan, otoitzaren bidez, euren bizitzetan Jesusegaz bat egitearen esperientzia bizitzeko". …
Parte hartuko zeunke gazteen erretiroan, Berrizen?
Hirurogei gazte inguruk izena emon dabe gaur arte, datorren otsailaren 3 eta 4an Bilboko Eleizbarrutiko IV., V. eta VI. bikaritzek ospatuko daben erretirorako. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen. Asteburu berean, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak ikastaroa ospatuko dau Bilboko Begoñako Gogarte Etxean, "kristau espiritualitatea eta mistika Eleizan …
Otoitzak Gabonetan mahaia bedeinkatzeko
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako ume eta gazteen sailak otoitzak prestatu ditu Gabonetan, hain zuzen be, Gabon gaueko afarian, Jaunaren jaiotzaren eguneko bazkarian, Gabon zahar gaueko afarian eta Urte barriko bazkarian, mahaia bedeinkatzeko.
"Belengo Bakearen Argia" Bizkaian da
800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan
III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera, VI. bikaritzako 100 gazte inguruk asteburuko egonaldia egin dabe Orduñan.
Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan
Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan
Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. Gainera, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta San Bizente Martiria parrokietako gazteen taldeek konbibentzia egingo dabe Berrizen, barikutik domekara.
Parte hartu gura dozu gazteen Pazkoren baten?
"Jesusek lez abegi egin" goiburuaren haritik ospatuko dira aurton Eleizbarrutian gazte eta gaztetxoen Pazkoak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazte pastoraltzarako sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Eleizbarrutiko beste gazte batzukaz batera Pazko Hirurrenaren senaz jabetzeko eta egunok sakontasunez ospatzeko".
Gazte Pazkoen izena emote epea zabalik
Gure elizbarrutiko nerabe eta gazteei Pazkoa bizitzea eta ospatzea proposatzen jake, "Jesusek bezala hartu" goiburuarekin.
Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten
I. bikaritzako 60 katekista eta helduen taldeetako laguntzaile batu ziran atzo -astelehena- Portugaletaen, Nazareteko Andra Mari parrokiako lokaletan, orain dala urte batzuk Eleizbarrutiko hainbat pastoral arlotan jardun eban eta gaur egun Katalunian bizi dan Blanca Esther Iriarte monja jesuitinak lagunduta, otoitzaldia egiteko.
70 gazte inguruk erretiroa egin eban Berrizen
Asteburuan, gehienbat 18 eta 26 urte bitarteko 70 gazte inguru batu da IV., V. eta VI. bikaritzek antolatutako erretiroan, Berrizko Mesedetako Misiolareien etxean (Barnezabal). Laguntzaile lanetan ibili diranen esanetan, gazteek "geldialdia egin ahal izan dabe euren bizitza asaldatuan, otoitzaren bidez, euren bizitzetan Jesusegaz bat egitearen esperientzia bizitzeko". Argazkiak: hemen
Parte hartuko zeunke gazteen erretiroan, Berrizen?
Hirurogei gazte inguruk izena emon dabe gaur arte, datorren otsailaren 3 eta 4an Bilboko Eleizbarrutiko IV., V. eta VI. bikaritzek ospatuko daben erretirorako. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen. Asteburu berean, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak ikastaroa ospatuko dau Bilboko Begoñako Gogarte Etxean, "kristau espiritualitatea eta mistika Eleizan eta HOACen" goiburuaren haritik.