Barriak
Etiquetado como: Erramu-domeka
Hasi da Abendualdia
Hainbat jarduera ospatu da Eleizbarrutian Abendualdiko lehenengo domekan. Gainera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldeak lagungarriak prestatu ditu, domeketako Eukaristietan, katekesian, ikaxtetxeetan edo erakundeetan lantzeko.
HOAC mobimentuak etenbako heziketarako erretiroa egin dau Berrizen
Asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak etenbako heziketarako sarrerako ikastaroa ospatu dau Berrizko Mesedetako Misiolarien komentuan. Alde Zaharreko, Barakaldoko eta Errekaldeko militanteek parte hartu dabe Juani Sosa Kanarietako HOAC mobimentuko militanteak gidatu dauan saioan.
Agurra eta ondo etorria eskauten batzarrean
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak bere batzar nagusia ospatu eban atzoko egunez. Oroitza-txostena aurkezteaz gainera, karguak barritu ebazan eta mobimentuari dagokion hainbat gai landu. Orain arte kontsiliario izan dan Sergio Buiza agurtu eben eta Alex Andreu kontsiliario barriari ondo etorria egin eutsen.
Asteburuan, alkartasuna eta musika
Zapatuz, Fair Saturday dalakoa zala-eta, Bizkaia musikaz bete eben alkartasunezko kontzertuez gainera, asteburuan jostailu-azoka egin da Barakaldon (aurton, Caritasek kudeatutako jantokiaren alde) eta GKEen azoka, hau be Barakaldon, berrogei erakunde inguru batu zalarik, besteak beste, Caritas Bizkaia, Esku Elkartuak edo Yan Lur.
Afari-barriketa Sestaon: "Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak"
"Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak" goiburuaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren harira, barikuz urteroko afari-barriketa ospatu zan Sestao Pastoral Barrutian (PB). Kerman Lopez bikario nagusiak e parte hartu eban eta Sestaoko Eleizaren historiaren errepasoa egin eban. Azaldu dabenez, "langileen herri honen industria eta kultur garapenari lotuta egon diran Eleizaren historia horren unerik esanguratsuenak nabarmendu ebazan".
Eskuratu dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko postal solidarioa?
Beste urte batez, Abendualdian, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego Berria/Compromiso Sur taldeak gabon-txartel solidarioa atara dau eta euro baten truke erosi daiteke, azoka eta parrokietan eta San Bizente parrokian bertan, sakristian. Batu daiten dirua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoak lagunduta, Mufungako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoetan heziketaren arloan garaten diran egitasmoetarako izango da.
Gabon-txartel 'probokatzailea' aldizkariaren azalean
Gaur argitaratuko da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alea euskarri digitalean. Azalean, Eleizbarrutiak Gabon-agurrerako erabiliko dauan irudia jasoten da. Gotzaina buru zala, 2019an Lurralde Santura erromes joan zan Eleizbarrutiko taldeak ekarri eban jaiotza da. Suntsiketa eta sufrimentu itzela jasaten dihardue lurraldean eta, horrexegaitik, guztiz esanguratsu da jaiotza hori. Jaiotzaren kokapena, erabat txikitutako ingurua da, eta goiburua, "Ez egoan lekurik ostatuan".
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ahalmen-urritasunen bat dabenen eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Abenduaren 3an, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutian, gaur, azaroak 30 ospatuko da, 19:00etan Santiago kateralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, ospatuko dan Eukaristian. Web honetan, zuzenean emongo da.
Abendualdian egiteko puzzlea
Bihar, abenduak 1, Abendualdiari hasiera emongo jako eta aurreko asteetan Bilboko Eleizbarrutiak liturgia aldi honetarako lagungarriak aurkeztu ditu talde eta alkarte guztien eskura. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren jarraipenerako taldeak materialak prestatu ditu domeketako Eukaristietan zein katekesietan, ikastetxeetan edo Gabon-aldi prestatu gura daben erakundeetan erabili daiten: hemen