24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

Etiquetado como: Erroma

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1559 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
01.12.2024

Gabon-txartel 'probokatzailea' aldizkariaren azalean

Gaur argitaratuko da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alea euskarri digitalean. Azalean, Eleizbarrutiak Gabon-agurrerako erabiliko dauan irudia jasoten da. Gotzaina buru zala, 2019an Lurralde Santura erromes joan zan Eleizbarrutiko taldeak ekarri eban jaiotza da. Suntsiketa eta sufrimentu itzela jasaten dihardue lurraldean eta, horrexegaitik, guztiz esanguratsu da jaiotza hori. Jaiotzaren kokapena, erabat txikitutako ingurua da, eta goiburua, "Ez egoan lekurik ostatuan".

01.12.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
30.11.2024

Ahalmen-urritasunen bat dabenen eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Abenduaren 3an, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutian, gaur, azaroak 30 ospatuko da, 19:00etan Santiago kateralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, ospatuko dan Eukaristian. Web honetan, zuzenean emongo da. 

30.11.2024

Abendualdian egiteko puzzlea

Bihar, abenduak 1, Abendualdiari hasiera emongo jako eta aurreko asteetan Bilboko Eleizbarrutiak liturgia aldi honetarako lagungarriak aurkeztu ditu talde eta alkarte guztien eskura. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren jarraipenerako taldeak materialak prestatu ditu domeketako Eukaristietan zein katekesietan, ikastetxeetan edo Gabon-aldi prestatu gura daben erakundeetan erabili daiten: hemen

29.11.2024

Labayru Fundazinoak Ohorezko "Lauaxeta" saria jaso dau

Bizkaiko Foru Aldundiak abenduaren 3an ospatuko dan Euskeraren Egunaren inguruan emoten diran 'Lauaxeta' sariak banatu ditu gaur. Aurtengo ekitaldiko sarietako bat Labayru Fundazinoarentzat izan da. Elixxabete Etxanobe diputatu nagusiak gogoan izan ditu urteotan Labayruk garatu izan dauan lanean garrantzitsu izan diran pertsonak, besteak beste, Ander Manterola, Carmelo Etxenagusia, Mikel Zarate, Gaspar Martinez edo Adolfo Arejita, eta esker ona adieazo deutse.

29.11.2024

Gabon-gozokiak Eleiz Museoan: Komentutik zeure etxera

Gaur, barikua, zabalduko da "Komentuko gozokiak" azoka Bilboko Eleiz Museoan (Gizakundea plaza 9B. Atxuri). Abenduaren 20ra arte egongo da zabalik Museoko gangen aretoan. Azoka horretan, Penintsulako hainbat lekutako komentuetako monja eta fraileek prestatutako Gabon-produktuak eskuratzeko aukera izango da. Eta klaustroan, Munduko jaiotzak, jaiotza txiki-txiki eta ikusgarrien erakusketa egongo da ikusgai (urtarrilaren 5era arte).

28.11.2024

Ekintza Katoliko Orokorraren egitasmo solidarioa parrokia alkarteen artean

Orain dala aste batzuk DANAk eragin eban hondamendiaren ostean, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) laguntza eskaintzen dihardu. Euren esanetan, "parrokietako laikook ez doguz gure anai eta arrebak ahaztu nahi". "Hemen jarraitzen dot" egitasmoak parrokien arteko ekintza zehatzak proposatzen ditu, esate baterako: parrokiek alkar ezagutu daiela online, otoitzaldiak, funts edo lagungarriak batu... Bestelako jarduerak be proposatu dira: lan-kanpamentuak gazteentzat, berreraikuntzari eta akonpainamendu emozionalari begira edo crowdfunding eragitea egitasmo nagusiak finantzateko. Alkarte …

28.11.2024

Zapatuz, Abendualdiko erretiroa Kurutze Santua parrokian

Datorren zapatuz, azaroak 30, Abendualdiko erretiroa ospatuko da Kurutze Santua parrokian (Kurutzea auzoa z/g, metroko igogailuaren ondoan, Alde Zaharra geltokia). Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau eta gura dauanak parte hartu leike.

28.11.2024

Eukaristia, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Eguna dala-eta

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, FRATER erakundeak (Ahalmen-urritasuna daben Pertsonen Kristau Ermandadea), Gorren eta gor-itsuen pastoraltzak, CECO erakundeak (Espainiako Itsu katolikoak) eta FEDE eta ARGIA alkarteak (adimen-urritasuna edo buruko gaixotasuna daben pertsonen alkartea) dei egiten dabe, urritasunen bat daben pertsonak gogoan izan eta eurakaz fedea ospatu daigun. Abenduaren 3an, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen nazinoarteko eguna ospatuko da. 

28.11.2024

Zorrotzako alkarteak Mirarigilearen eguna ospatu eban

Atzo, Andra Maria Mirarigilearen egunez, Zorrotzako kristau alkartea haren izenpeko parrokian batu zan. Otoitzaldia egin eben lehenengo eta, ostean, Mirarigilea jasoten dauan ia ehun urteko eleizaren historia gogoratu eben. Datorren asteburuan hasiko dan Abendualdian sakontzeko aukera be izan zan. 

Emaitzak orrialdeka