11-03-2025 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 7 )
 

Barriak

Etiquetado como: etorkin

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1707 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.02.2025

Carmelo Etxenagusia Aitamenak, Bizkaian irratiaren aitzindari izan ziranentzat

Nazino Batuek gaurko eguna izendatu eben Irratiaren Munduko Egun lez eta BIlboko Eleizbarrutiak irratian lan egiten daben profesionalak zoriondu gura ditu. Hain zuzen be, irratia protagonista izango da datorren martxoaren 20an Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren X. urteurreneko ekitaldian. Autorpenak BBK aretoan emongo dira goizeko 11:00etan eta euskerazko irratsaioak egiten aitzindari izan ziran Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia zana izango dira autorpena jasoko dabenetako bi.

13.02.2025

Gotzainen baterako Pastoral Idazkia eta gogoetarako lagungarriak Garizumarako

Juan Carlos Elizalde Gazteizko gotzainak, Fernando Prado Donostiako gotzainak, Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Florencio Rosello Nafarroako artzapezpikuak baterako pastoral idazkia aurkeztuko dabe datorren martxoaren 5ean, Hauts-egunez. Aitatutako idazkian, gogoeta egingo dabeb"Eleizaren eta gizartearen arteko hartu-emonari buruz, Mendebaldeko testuinguruan euskal eta nafar errealitatean oinarrituta". Pastoral idazkia eskainiko da eleizbarrutian Garizuman sakontzeko eta, horregaz batera, Liturgiarako ordezkaritzak eta VI. egitasmoaren sustapenerako taldeak prestatutakoak.

12.02.2025

Estrella Morenoren berbaldia: "Pastoral erabarritzerako argibideak"

Bihar -otsailak 13, eguena-, Estrella Moreno teologo eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "Pastoral erabarritzerako argibideak. Millennial belaunaldiari entzun" berbaldia eskainiko dau Barrian (Plaza Barria, 4), 18:30etan. 

11.02.2025

Gaixoaren Munduko Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, eta zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez. 

11.02.2025

60 abesbatzek parte hartuko dabe Bizkaiko abesbatzen astean, Begoñan

Atzo -astelehena- hasi zan Bizkaiko abesbatzen LI. astea, otsailaren 28ra arte, 60 abesbatza batuko dituana. Astelehenetik barikura, iluntzeko zortzietan ospatuko dira kontzertuak Begoñan eta ekitaldi bakotxean lau taldek parte hartuko dage. Egitaraua osorik: hemen.

11.02.2025

Zabalik da 'Jazotakoa jaso' lehiaketako bideoklip onenaren alde botoa emoteko epea

Eleizbarrutiko ikastetxeetako (EBI) ikasleek hogeta bederatzi bideo aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketan eta zabalik da onena aukeratzeko bozketa. Aurton, bake eta adiskidetzearen inguruko lanak egin behar izan dabez. Otsailaren 14ko 11:00ak arte emon daiteke botoa. 

11.02.2025

Bizkaiko eskautek zuhaitzak landatuko dabez Arrankudiagan

Datorren domekaz, otsailak 16, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 14 eta 16 urte bitarteko gazteek bertoko zuhaitzak landatuko dabez, izadiaren alde egin eta honen edertasunari eusteko. 'Lurgaia' fundazinoagaz batera, arteak, haritzak, pagoak eta urkiak landatuko dabez arrankudiagan.

10.02.2025

Bilboko Eleizbarrutia bokazinoen inguruko biltzarrean, Madrilen

Bilboko Eleizbarrutiko 25 lagunek parte hartu dabe asteburuan Madrilen ospatu dan Bokazinoen inguruko biltzarrean. On Joseba Segura gotzaina eta Kerman Lopez biakario nagusia be izan dira ekitaldian. Hiru egunez, Estatuko eleizbarruti guztietako, kongregazino erlijiosoetako eta laikoen mobimentuetako 3.000 lagun inguru batu da Madrid Arena dalakoan.  

10.02.2025

Asteburuan, 70 gaztek erretiroa egin dabe Berrizen

"Aldaketa dakarren loturak" gaiaren haritik ospatu da asteburuan erretiroa Berrizko Mesedetako Misiolarien alkartean. IV., V. eta VI. bikaritzetako 16 eta 30 urte bitarteko 67 gazte eta laguntzaileak batu dira urteroko erretiroan. 

10.02.2025

Tabira Pastoral Barrutiko Batzordea martxan da

Joan dan zapatuz, otsailak 8, Tabira Pastoral Barrutiko Batzordeak urrats handia emon dau. Batzordeak lan handia egin dau Pastoral Barrutiko egoera, alkarte barruan zein kanpoan, aztertzeko eta "balio jakin batzuk erresetatuz eta alkarte-senez" lortu beharreko helburuak zehazteko. Zapatuz egindako lanaren ostean, eta idea barriak gehitzeko aukera zabalik, egitasmo estrategikoa bigarren aldira igaro da. Orain, ekintzak eta ahalik eta egokien burutzeko bideak zehaztea da lehenetsiko dabena.

Emaitzak orrialdeka