Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

20.01.2025

Erandion, "hizkuntza eguneratzeko" prestatzen dihardue

Datorren eguaztenez, urtarrilak 22, 19:00etan eta Erandioko San Agustin parrokiako lokaletan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren (EEE) lehentasunetako baten sakontzeko saioa izango da: "Kultura anitzez bustitako gure gizartean fedearen barri emoteko bide barriak sustatu". "Comunikar la fe en la ciudad secular. Teología de la comunicación" (2013) liburua …

13.01.2025

Mesedetako monjek 400 urte daroez Gernikan

Asteburuan, Gernikako mesedetako monjen komentuan jaia ospatu dabe, 400 urte bete dira-eta monjak herrira (orduan Ajangiz) heldu ziranetik, hain zuzen be 1625eko urtarrilaren 8an. Zapatuz, meza ospatu zan mesedetako alkarteko ahizten, senideen eta ongileen alde eta, ondoren, berbaldia izan zan, komentuaren historiari buruz, Alberto Iturrarte Martinezen eskutik eta kontzertua

08.01.2025

Serigrafiatutako kamisetak "itxaropena ikusgarri egiteko"

Abenduaren 29an emon jakon hasiera Eleizbarrutian "Itxaropenean erromes" 2025eko Jubileu Urteari eta asteburu honetan hasi da Urte Santua Bizkaiko parrokietan. 2025ean jarduera ugari izango da Eleizak 25 urtez behin ospatzen dauan jazoera honi lotuta. Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokiek, esate baterako, "esperientziak jasoko dabezan"

28.11.2024

Zorrotzako alkarteak Mirarigilearen eguna ospatu eban

Atzo, Andra Maria Mirarigilearen egunez, Zorrotzako kristau alkartea haren izenpeko parrokian batu zan. Otoitzaldia egin eben lehenengo eta, ostean, Mirarigilea jasoten dauan ia ehun urteko eleizaren historia gogoratu eben. Datorren asteburuan hasiko dan Abendualdian sakontzeko aukera be izan zan. 

31.10.2024

Arteagan kanpaina jarri da martxan San Lorentzoren irudi gotikoa berreskuratzeko

"Salbatu daigun San Lorentzo!" kanpaina jarri dabe martxan Arteagako parrokian. Horren bitartez, 600 urte inguru eta 90 zentimetroko altuera dituan San Lorentzoren eskultura gotikoa sendotu egin gura dabe, izan be, gaur egun pipiaren eraginez oso kaltetuta dago.

23.10.2024

Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue

Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoa barriztatzeko egitasmoari ekin eutsan. Arduradunen esanetan, "organoaren egoera hala-moduzkoa" zalako. Parrokiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntza dau egitasmo honetan eta 2025eko udarako amaitzea da asmoa. 

18.10.2024

Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra Santurtziko Gorka Deuna eleizan

Gaur arratsaldez emongo jako hasiera Süaanturtzin, Gorka Deuna parrokian, azaroaren 2ra arte ospatuko dan Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra. Ekitaldi honetan, bost taldek parte hartuko dabe eta Pedro Guallar organo-joeak eta Celia Alcedo sarturtziar sopranoak errezitaldia eskainiko dabe, hain zuzen be, gaur arratsaldez, jaialdiari hasiera emonez. 

11.10.2024

Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian. Zuzenean emongo da web honen bidez. 

02.10.2024

Zabalik da barriro Aingeruaren ermita, Getxon

Atzoko egunez -urriak 1, martitzena-, "Aingeruaren" eguna ospatu zan Getxoko ermita honetan. Zazpu urte inguru emon ditu itxita ermitak, egitura kaltetuta egoala-eta, jenteari debekatu egin jakolako sartzea. Atzo barriro zabaldu jakon tenplua jenteari eta Eukaristia ospatu zan. Itxita egon danean, Aingeruaren eguna Andra Maria parrokian ospatu izan da, baina atzo jatorrizko …

20.09.2024

Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei

Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2533 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.04.2026

Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira

Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.

12.04.2026

Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana

Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.

11.04.2026

Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra

Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira. 

10.04.2026

Elena Unzueta: “X bidezko ekarpenari esker Caritas Bizkaiak beharrizanean dagoan askori laguntzen deutso”

Espainiako Gotzainen Batzarrak urteroko errentaren kanpainaren inguruan kaleratzen dauan Xtantos aldizkaria Bizkaiko parrokia et erakundeetan banatu da. Oraingoan, Bizkaiko Eleizaren jarduerei eskaintzen deutso hainbat orrialde. Azken orrialdean, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke. 

09.04.2026

A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe

Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko. 

07.04.2026

Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be

Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.

06.04.2026

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan

Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak. 

05.04.2026

Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.  

05.04.2026

Barrien laburpena Aste Santuan

Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
04.04.2026

Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.  

Emaitzak orrialdeka