Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

09.03.2026

Portugaleteko alkartea bat eginda Garizuman

Hilero Portugalete PBko alkartea batzen dauan ekitaldia ospatu zan zapatu arratsaldez. Karmengo Ama ikastetxean batu ziran eta bertan hainbat jarduera burutu eben. Amaitzeko, Eukaristia ospatu eben Andra Mari basilikan. 

07.03.2026

Garizuma eta Pazkoa Jesusegaz, Playmobil irudiez, Plentzia

Garizuma-aldiaren hasieratik dago ikusgai Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian (Uribe Kosta behekoa PB) Playmobil irudiez egindako Garizuma eta Pazkoaren irudikapen berezia: "Garizuma Jesusegaz eta Pazkoa Jesusegaz".

02.03.2026

Mungialdeko emakumeek eskualdeko ospakizunen etorkizuna eztabaidatu dabe

Mungialdeko parrokietako erreferenteak eta Jaunaren Eguneko ospakizunetan gidari-lanetan dabiltzan pertsonak batu ziran joan dan zapatuz Meñakan. Azken 30 urtez parroko izan dan Txabi Ikobaltzetak erretiroa hartuko dau laster eta aitatutako batzarrean hemendik aurrera ospakizunen kontua antolatzeari begira proposamenak egiteko antolatu zan batzarra. Felix Larrondo lurralde …

26.02.2026

Bermeon, dirua batzeko kanpaina Andra Mari eta Santa Eufemia eleizetako teilatuak konpontzeko

Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, "8.000 baietz" goiburuaren haritik.

25.02.2026

120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten

Joan dan asteburuan amaitu dira sinodoari buruzko batzarrak Portugaleten. Pastoral Barrutiko 120 lagun baino gehiagolk parte hartu dau. 

16.02.2026

Asteburuan, sendotzak, ikastaroak eta erretiroak

Asteburuan, eleizbartutian izan dan hainbat jarduera argazkitan:

22.01.2026

I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin

Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.

17.01.2026

Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?

Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku …

15.01.2026

San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon

San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da …

29.12.2025

Urteko azken asteburuan, Jubileuaren amaiera, bakearen aldeko otoitzaldia eta beste hainbat ekitaldi

On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Jubileu Urte Santuaren amaiera. Eleizbarrutiko beste hainbat eleizatan be ospatu zan amaiera honegaz batera, beste hainbat ekitaldi izan da asteburuan, besteak beste:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2611 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

Emaitzak orrialdeka