26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Antonio Menchacak alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIV. ekitaldia
15.05.2024

Antonio Menchacak alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIV. ekitaldia

Hona hemen, Antonio Menchaca fundazinoak bere 50. urteurrenean sarituko dituanak: etorkinen salbamendurako Aita Mari ontzia, San Juan de Dios ospitalea, Aintzane Monteverde (San Nikolas zabalik), Somorrostro Eleizbarrutiko Muskizeko ikastegia eta Begoña Agirrezabal (Arangoiti). Sari solidarioen 24. ekitaldia izango da eta ekainaren 20an banatuko dabez 'Sociedad Filarmónica' deritzan lekuan.

Antonio Menchaca bilbotar fundazinoak alkartasunari emoten deutsan saria jasoko dabenen artean, “Itsas salbamendu humanitarioa” GKEaren ‘Aita Mari’ ontzia dago; 1.000 lagunetik gora salbatu ditu Mediterraneoan. Luisa de Marillac alkartea sortu eban Begoña Agirrezabalek be jasoko dau saria, Rafaela Maria zentro sozialaren bidez Arangoiti auzoan egiten dauan integrazino-lanagaitik. Somorrostro Eleizbarrutiko Muskizeko ikastegiak be jasoko dau autormena, ikasleakaz alkartasunezko egitarauak garatzeagaitik eta baita etorkinen arretarako Algortako San NIkolas zabalik zentroko presidente dan Aintzane Monteverdek be. Hain zuzen be, azken hau izan zan joan dan martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autormena jaso eban 8 emakumeetako bat. 

Menchaca fundazinoak aparteko autormena egingo deutso Agirre ongintzazko fundazinoarena izanda, zainketa aringarrietan eredu dan eta gaur egun Osakidetzaren itunpeko zentro dan Santurtziko San Juan de Dios ospitaleari.

Sari-banaketa ofiziala, normalean Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan eta azaroan egiten dana, datorren ekainaren 20an izango da ‘Sociedad Filarmónica’ dalakoan, izan be urriaren 23an Menchaca fundazinoak bere 50. urteurrena ospatuko dau.

Fundazinotik azaldu dabenez, sarien helburu nagusia,“alkartasunaren eta gizarteratzearen eremuan eten barik jardun eta nabarmendu diran norbanako edo taldeei jentaurrean autortza egitea da”. 

Aurreko urteetan saritutako erakunde eta pertsonen artean, behartsuenei laguntza emotean nabarmendu diranak aitatu daikeguz, esate baterako: Caritas, Aita Ángel, Open Arms, ETB Maratoia, Luis Lezama, Aspace, ONCE edo Jesus Perez Arrospide “Periko”.

50 urte

Antonio Menchaca Careagak Antonio Menchaca de la Bodega bere aitaren oroimenez 1974an sortuta, fundazinoak bere 50. urteurrena ospatzen dau aurton.

Antonio Menchaca fundazinoaren dirulaguntzen helburua ez da hainbeste GKE autortu gitxi batzuen iraupena finantzatzea, erakunde txiki askori laguntzea baino, euren egitasmo solidarioak, oinarrizkoak, askotarikoak, zehatzak, egiaztagarriak, neurgarriak garatu daiezan. Patronatuak gertutik jarraitzen ditu dalako eragile horreek eta euren egitasmoak.

Menchaca fundazinoak 156.000 euro inguruko laguntza emoten deutse urtero erakunde solidarioei 30 egitasmo ingururi; guztira, 550 egitasmo sozialetan lagundu izan dabe, 3,5 miloe euro inguru horretara zuzenduz.

Aintzane Monteverde