Aurton, Eleizbarrutietako MIsinoek 75 urte beteten dabez eta urteurren esanguratsu hau ospatzeko, Misinoetarako Begoñako taldeak beste ekimen bat jarri dau martxan eurek bultzatzen daben hainbat misino-egitasmoren alde.
Abenduan ospatu eben, Gabon-aldian ohikoa dabenez, azoka eta 13.000 euro inguru batu eben. Misinoetara bialdu eben dirua, hain zuzen be, hainbat herrialdetan garatzen diharduen bederatzi egitasmotara- Horreetako zortziri aspalditik laguntzen deutse eta orain Honduraseko egitasmo bat gehitu dabe laguntzaren hartzaile lez.
Azoka amaitu eta gero, antolatzaileek Radio Popular-Herri Irratian kontatu ebezan euren esperientziaren ingurukoak eta, era berean, esker ona adierazo eutsen, zeozer erosiz edo diru-laguntza emonez, azokan parte hartu eben guztiei.
Alkarrizketa osorik: hemen