22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da
04.03.2024

Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da

Gaurtik barikura arte -martxoak 8- ospatuko da Madrilen Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 124. Osoko Bilkura eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. Egunotan, Batzarreko kargu guztiak arrituko dira, bost urterako agintaldia dauan Idazkari Nagusiarena izan ezik. 

124. Osoko Bilkura honetan, karguok aukeratuko dira: presidentea, presidenteordea, Batzorde Eragileko kideak, Gotzain Batzordeetako presidenteak, Zuzenbideko Gaietarako Gotzain Batzordeko presidentea, Ekonomiarako Gotzain Batzordeko kideak eta Gotzain Azpibatzordeetako presidenteak.

EGBaren estatutuen arabera, ondoz ondoko bigarren laurtekorako baino ezin da barriro hautatu. Oraingoan, presidentea eta presidenteodea kenduta, gainarako gotzain guztiak hautatu leikiez barriro orain dagozan kargurako, aurreko aukeraketetan bozkatu eben eta lehenengo aldiz EGBaren estatutu barrien arabera. 

Ez da agintalditzat hartzen, karguaz laurtekoaren barruan jabetu ezkero. Egoera honetan dagoz: Amadeo Rodriguez Magrorenlbekuan dan Jose Rico Paves Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako GBko presidentea; Juan del Rioren lekuan dan Jose Manuel Lorca Planes Gizarte Komunikabideetarako GBko presidentea; Atilano Rodriguezen lekuan dan Jesus Fernandez Gonzalez Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako GBko presidentea; Francisco Perezen lekuan dan Cesar A. Franco Misino eta Eleizakazko Lankidetzarako GBko presidentea.

Hautesleak

Hautesle dira Batzarreko eskubide osoko kideak: Eleizbarrutietako artzapezpiku eta gotzainak; artzapezpiku militarra; artzapezpiku eta gozain lagunkide eta laguntzaileak; administratzaile apostolikoak eta Eleizbarrutietako administratzaileak eta nazino mailan, Vatikanoak edo Gotzainen Batzarrak agindutako eginkizun bereziren bat daben artzapezpiku eta gotzain erretiratuak.

Osoko Bilkura honetan, 79 hautesle izango dira. Botoa emoteko eskubidea dabe 3 kardinalek, 16 artzapezpikuk, 50 gotzainek eta 9 laguntzailek eta Gironako Eleizbarrutiko administratzaileak.

Imagen de la Asamblea Plenaria de la CEE del pasado año 2023