Estatuko hainbat Eleizbarrutik parte hartu dau Eleizaren sostenguaren inguruan hausnarketa eginez. Atzo eguerdiz amaitu ziran egun bitan garatu izan diran saioak.
Bilboko gotzainak emon eutsen hasiera jardunaldiei eta pozik agertu zan EEBBetako hizlaria bertan zalako. Honek, bere aldetik, munduko edozein parrokiatan ezarri daiteken hainbat jarduera on aitatu eban: abegia, adeitasuna, besteen gaitasunak aintzakotzat hartu, lagun bakotxa baloartu, esker ona adierazo. lagun egin, oparitu…, azken batean, “diru-kontuakaz ez ezik, alkarte konpromisoagaz” zerikusia dauan jasangarritasunaz jardun eban.
Kerman Lopez bikario nagusiak, Jose Miguel Erdozain gerente-ekonomoak; Jose Joaquin Morak ekonomia-gaietarako batzorderako gotzain ordezkariak eta Dorleta Alberdi komunikabidieetarako saileko zuzendariak parte hartu dabe jardunaldietan.