
“Munduari bira 80 egunetan”, ildo horretatik ibili dira egunotan. Iglesiasek zera nabarmendu dau: garrantzitsua dala “geure onena emotea, gauza txikiek balio handia dabela konturatuz. Bihotza daben gauzek irribarrea ataraten dabe eta “hemen nago” esanarazo bildur eta zalantzen aurrean; alkar hartuz aukera barriak sortzen dira, sarea… eta hortxe da Jainkoa… Holan aurkezten deusku Jesusek, bideari ekin eta itsasoaren beste aldera joateko dei eginez, ikusi eta beste batzukaz batera bizi izan doguna hots egiteko… Holan deitzen gaitu gaur be, alkarte-familia-Eleiza izanda, munduan protagonista izateko”.