Asteak daroez jostailuak batzen eta prestaketak eginten, datorren domekaz bigarren eskuko liburu eta jostailuen ohiko azoka egiteko. Azoka goizeko 10:00etan zabalduko da, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Eukaristia San Bartolome parrokian eta 14:00etan zozketa egingo da.
Iparralde-Hegoalde misinoetarako taldeak eta katekesiko taldeek antolatutako azokan atera daiten dirua Los Rioseko (Ekuador) heziketa-unitate bati zuzenduko jako.
Egitasmo hau, alkartasuna lantzeko asmoagaz sortu zan eta urtez urte dirua batzen da askotariko egitasmoetara zuzentzeko. Aurton, hain zuzen be, iazko ekimen berari lagunduko jako: Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari.
2022an, 4.711 euro batu ziran, eta egitasmoaren 16 urteko ibilbidean, 80.891 euro.
Ekitaldi nagusia domekaz ospatuko bada be, lehenengo hiruhilekoan egitasmoa landu izan dabe (berbaldiak familientzat,katekesia, aita eta ama-pontekoak bilatu, kartelak egin, zozketa prestatu, jostailuak batu eta sailkatu eta ospakizuna prestatu).