Gaixoaren Pazkoa Gernikan:
Gaixoaren Pazkoa dala-eta, bederatzi urtez ospatu barik egon ondoren, eta Bizian gora mobimentuak eskatuta eta Mesedetakoen alkartearen laguntzagaz, 45 lagunek Gaixoen oliaduraren sakramentua ospatu eben zapatuz, Gernikan. Gehiago jakiteko: hemen
Gainera, gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, Javier Vitoria eleizbarrutiko abadeak “bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien” gaiaren inguruan jardungo dau.
Bihar -maiatzak 16, martitzena-, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako gaixoaren kanpainari amaiera emonez. Zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honen bidez.
San Anton eleizan:
Aurre konfigurazino eta sendotzako taldea igarotze-ohikunean. Eta Lehenengo penitentzia eta kurutzeak emotea Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian.
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna
Zapatuz, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatu zan. “Mundu guztiari on egiten deutso” goiburuagaz, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen bidezko merkataritzarako ekimena)” Bizkaiko bidezko merkataritzarako alkarteek eta erakundeek sustatutako jardueretan parte hartu eban. Aurton, egitarau nagusia Portugaleten garatu zan.
Emakumeen arrosarioa
Zapatuan, Farimako Ama Birjinaren egunez, “emakumeen munduko arrosarioa” jarduera egin eben hainbat lekutan. Bilbon, San Bizente plazan izan zan.