Gaur goizean emon dabe euren lekukotzea Bizkaia Irratian Miguel Crespok eta Maria Orbegozok. Pozik Portugalen munduko milazak gazte katolikogaz batera bizitzen dagozan esperientziagaitik.
Miguel Crespo pozik eta gustura egunokaz. Esperientzia bizitzeko konbitea egin eutsan Burgoseko abade batek eta holan animau zan.
Uztailean heldu zan Portugalera Viseuko Eleizbarrutian aldez aurretiko egunak bizitzera. Errezatzeaz gain turismoa egiteko eta jente ugari ezagutzeko aukerea izan dau bidaia honetan. Atzo Joseba Segura gotzainagaz egon zan topaketan hartu eban parte. Arratsaldean hasierako mezatan egon zan.
María Orbegozo da Gazteen Munduko Egunetara joan dan beste bat. Berau be Elorriokoa. Aurretik be hartu dau parte beste honelako ekitaldi batzuetan. Gustura eta pozik dago bizitzen ari dan esperientziagaitik. Beste lagun batzukaz joan da Portugalera. Oso interesatuta dago gaur Osoko ekologiaren inguruan emongo dan katekesian.
Bittor Madariaga, Elizbarrutko Gazteria arlokoa da. Egunok “oso intentsoak” dirala dino. Batez be dagoan jendetza piloa nabarmentzen dau eta bizitzen ari diran esperientzia.
Aita Santua heldu da Portugalera
Gaur goizean heldu da hegazkina. Beragaz batera kazetariak joan dira hegaldian. Agenda bete-betea eukiko dau egunotan Frantziskok.