‘Effeta’ erretiroa Zornotzan
Asteburuan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokiak antolatzen dauan ‘Effeta’ erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Larrean. Larogei gazte inguru batu da, eta Jovaisa Herran abadearen esanetan, “Jainkoaren maitsunaren benetako esperientzia bizi izan dabe”. On Joseba Segura gotzaina erretiroaren hasieran egon zan.
Gernikako herriak agur esan deutse monja klatararrei. 600 urteren buruan, klausurako monasterioak bere ateak itxi egin ditu. Gotzaina izan zan buru zapatuz monjen agurreko Eukaristian.
Berrizko zazpi senar-emaztek euren eskontzako agintzariak barritu ebezan, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako familia arloko arduraduna bertan zala.