20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
05.10.2023

Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa

Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.

Garapen Jasangarrirako 8. Helburuak (GJH) hauxe dau xede: “Ekonomia-hazkunde jarraitu, inklusibo eta jasangarria sustatu eta horregaz batera, lan osoa eta produktiboa eta gizalegezko lana guztiontzat”. Ekonomia, gizarte eta ingurumenari lotutako auziak buztartuz, garapen jasangarriaren hiru alderdiak kontuan hartzen dituan GJH bakarra da.

Aizu! Langile Pastoraltzaren agerkariak kaleratutako azken alean jasoten dauanez, Lanaren Nazinoarteko Erakundeak argitaratu barri dauan azken txostenean agertzen danez, Garapen Jasangarrirako 8. Helburua,  guztiontzako gizalegezko lana aldarrikatzen dauana, “urrin da aurrerapen-adierazleen heren biak lortzetik”. Agerkari berean esaten danez, aitatutako helburu hori lortzeko aukerak 2015ean bezain urrin dagoz. 

Eleiza lez, “Eleiza Gizalegezko Lanaren alde” ekimena osatzen daben erakundeek -Cáritas, Justicia y Paz, Confer, JOC, JEC, HOAC, Langile Pastoraltza eta Migrazinoetarako Pastoraltza- “munduko langile guztiakaz bat egin gura dau lan duinaren eta gizalegezko gizartearen aldarrikapenagaz”.

“Gure konpromisoa ez da berbaldi edo ekintza isolatuetara mugatuko, lan eta gizarte eremuan ahulezian dagozanen aldeko alkartasun eta laguntasunezko etenbako lekukotasun izango da”. (Frantzisko Aita Santuak HOAC mobimentuaren XIV. Batzar Nagusian. 2023ko abuztua))

Imagen: Anamul Rezwan