20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko erakundeak Ondarearen Europako Jardunaldietan
25.09.2023

Eleizbarrutiko erakundeak Ondarearen Europako Jardunaldietan

"Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuagaz aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. ekitaldia BIzlaian. Kultur ekitaldiok urrian ospatuko dira, askotariko ikuskizunak eskainiz: ibilaldi gidatua Santa Agedara, berbaldi-kontzertua Begoñan organo-kontzertu bat zelan prestatzen dan ikusteko edo tailer-berbaldia Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan, besteak beste. Agenda kontsultatzeko eta lekuak online gordetzeko: www.ondareabizkaia.eus

Ekitaldi honetan, usadioen, ahozko adierazpenen, sinismenen, jaien, sukaldaritzaren, ohikuneen,ogibideen, artisau tekniken, dantzen, musikaren eta jokoen inguruko ondarearen garrantzia azpimarratu gura da batez be, bizirik iraun daien zaindu eta gorde egin behar dirala nabarmenduz.

Askotariko ekitaldi eta jarduerak

257 ekitalditan banatutako 152 proposamen eskaintzen dira ekitaldi honetan, jarduerak adin guztietarako eta jakin-minetarako diralarik. Izan be, era askotakoak dira: berbaldi eta solasaldiak, erakusketak, ogibide tradizionalen erakusketak, bisita gidatuak, ibilaldiak, antzezpenak, tailerrak, dastatzeak eta kontzertuak.

Hona hemen batzuk:

Urriaren 3tik 29ra: Arkotxako (Zaratamo) Nekaldi bizidunari buruzko erakusketa Eleiz Museoan. Urriaren 7, 14, 21 eta 28: Nekaldiaren entseguak. Horreek ikustera joateko aukera dago.

Urriaren 5 eta 11an (gaztelaniaz) eta 10ean (euskeraz): Bisita gidatua Gernikako hilerrira, “Gerra zibilaren lekuko izan zan lekura”. Gernikako Bakearen Museoak antolatuta.

Urriaren 8 eta 22an: “Santa Marinatik Munarrira: landa-eremuko emakumeak eta jenteak” bisita gidatua Sopela-Urdulizen, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik.

Urriaren 21ean: Bisita gidatua Arrietako eleizan. Libe Fernandez de Torrontegui eta Arrietako auzotar bik kanpantorrearen eta kanpaien hizkuntzaren zehaztasunak emongo dabez. Egun berean, Iurretan, kanpai-deiei eta euren esangurei buruzko berbaldia eta proiekzinoa eskainiko dabez.

Urriaren 22an: Ibilaldi gidatua Santa Agedako bideetatik, Juan Santamariaren eskutik.

Urriaren 24an: Ahozko historiari buruzko tailer eta berbaldia Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan, Anabella Barroso artxiboko zuzendariaren eskutik.

Urriaren 27an: Berbaldi-kontzertua “Diego de Amezua”  organoaren Bizkaiko Adiskideen Alkartearen eskutik, organo-kontzertu bat zelan prestatzen dan ikusteko. Azkenean, organo-kontzertu txiki bat eskainiko da.

Urriaren 28 eta 29an: Bisita gidatua Balmasedan, San Severino plazan hasita, eleiza eta herriko hainbat puntu bisitatzeko.

Egitarau osoa ikusteko eta lekuak gordetzeko: hemen

Presentación de las jornadas.