Barakaldo eta Errekarte PBetako moderatzaile dan Jose Alberto Guemes abadeak ospakizunaren amaieran adierazo ebanez, “familiak, adin guztietako umeak, Gaztenaia taldeko gazteak, helduak, pertsona nagusiak eta biziera sagaratuko alkarteak batu ziran giro onean eta fedea konpartitzeko gogoz”.
Carlos Bargosen berbak
Carlos Bargos Eleizbarrutiko idazkari nagusia be hantxe izan zan eta partaideen esanetan, “Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI: Egitasmoaren garapenean, Eleizbarrutitik eskatzen jakun lez, ‘alkarte abegitsu eta barneratzaile” garan ala ez hausnartzen lagundu deusku estilo probokatzaile eta proposatzaileaz”,
Adinaren arabera taldeetan banatu eta Bargosen hausnarketa hori nork bere egin eta ondorengo ekarpenak batera jarri ziran Eukaristian, ofertorioan. Arduradunen esanetan, “bihotz-bihotzetik eta bizitasunez ospatutako eleizkizuna izan zan. Abestietan eta taldeetako ordezkarien partaidetzan nabaritu da hori. Eleizbarrutiagaz bat eginda, pertsona guztiek lekua daben Eleiza izateko nahia azpimarratu da”:
Laguntasuna Gazako gatazkako biktimei
Ospakizuna amaitzeaz batera, katekesiko familiek kontu handiz prestatutako “pintxo-potea” ospatu zan. Palestinako Gazako gatazkako biktimentzako ekarpen solidarioa be jaso zan eta Cáritas Bizkaia erakundearen esku itziko da laguntza hori emon deien.
Egunari amaiera emoteko, senide bazkaria ospatu zan eta partaideek solasean jarduteko aukera izan eben. Guemesen esanetan, “esker ona adierazo gura deutsagu jardunaldia ospatu dan Retuertoko alkarteari bere harrera eta arretagaitik”.