Erraz ahaztuko ez dogun eguna izan zan: “Poza, ilusinoa, eskuzabaltasuna, alkar aberastea… benetan bat egiten dogunean sentitzen diran horreek sentitu genduzan”.
Gainera, azaldu dabenez, “Jesusek etorkizuna ereiteko egiten deuskun deia be atzeman genduan: inguruan gertatzen danaren aurrean entzungor ez geratu, konprometitu, itxaropenez begiratu eta aurrera egin”.
Eskerrak emoteko eguna
“Eskerrik asko euren gazteen alde egiten daben eta begirada altxatu eta etorkizuna eratzen diharduan hainbeste begiraleri. Prozesuan konfiantza jarri, Jesus ezagutzeko prest egon eta bidelagun doguzan neska-mutik eta euren sendiei. Hurkotasuna agertuz, gure artean izan ziran abadeei. Eta, jakina, Jainkoari, deitzen jarraitzen daualako, beti ondoan dogulako, lagun egiten deuskulako eta behin eta barriro emoten deuskuzalako honako eremuak alkartzeko, daukaguna eta garana batera jartzeko eta alkarregaz hazten jarraitzeko”.
Erramu-domeka gogoan izan eben, “ospatuz, Jesusen atzetik jarraitzeko deia onartuz eta gure bizizaz Bera goratuz”.
“Begiak altxatuta eta bihotza zabaldi, ereiten jarraitzera bultzatu gaituan topaketa”.






