Alberto Santana historialariak testuinguruan jarri eban jardunaldien gaia. Aurton, tradizinoa, modernotasuna eta jasangarritasuna izango dira Gotzainen Batzarrak urtero antolatzen dituan ekitaldi honeen ardatzak.
Datozan hiru egunetan, Bizkaiko uriburua eta bere arte zibil eta erlijiosoa izango dira protagonista, gure arbasoengandik oinordetzan hartutako kultura immaterialagaz batera.
📌Elizaren kultur ondarearen jardunaldiak hasten dira. @prensaCEE
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
📌Inicio de las Jornadas en torno al patrimonio cultural religioso en la @deusto Con participación del alcalde de Bilbao @juanmariaburto y la diputada de cultura @BizkaiaKultura pic.twitter.com/29fY6OuOT3
Santanak, bere berbaldian, itsasadarraren inguruan, San Anton parrokiaren eta bere zazpi kale harresituen oinetan, “merkataritzarako eraiki zan” uriko lehenengo eraikunten balioa nabarmendu eban. Beranduago, biztanleria hazi egin zan eta Begoñako eleizaraino hedagu.
📌Alberto Santana historialariaren berbaldia. Bilboren lehengoa eta oraina @deusto
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
📌Bilbao se fundó el año 1300 para ser un mercado abierto. El casco viejo actual, el puente y san antón, en la peña blanca (Atxuri) pic.twitter.com/eSB1eNlhbh
Hizlariak bereziki nabarmendu eban Artaganeko mendixkan kokatutako eleizaren protagonismoa. Hain zuzen be, mendixka hori da Bilbao uriaren “ama” eta bertan egingo dabez laster indusketa arkeologikoak. Santanoren esanetan, “bertan, bizkaitar uriburuko biztanleen lehenengo kokalekuaren aztarnak aurkituko doguzalakoan gagoz”.
Historian zehar, Eleizak uria behin eta barriro sortzeko erakutsi dauan modernotasun-jarrera azpimarratu eban Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuko arduradunak
Herri agintarien berbak
Bilboko alkateak, partaideei Bilbora etortzeagaitik esker ona adierzoteaz batera, uriak azken urteetan izan dauan eraldaketa nabarmendu eban. Joan Maria Aburtok azpimarratu ebanez, “Bilbaok bere industriaren errautsetatik birsortu egin behar izan eban, pertsonengan oinarritutako garapen-eredu barriaren alde eginez”.
📌Bilboko alkateak @juanmariaburto uriak izan dauen eraldaketa azaltzen dau.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
📌El alcalde señala en su bienvenida que quiere que se reconozca a la ciudad como un lugar edificado en valores #Jornadaspatrimonio
Tradición, modernidad y sostenibilidad. @prensaCEE pic.twitter.com/uQ5UUM1idW
Lexuri Arrizabalaga Kultur diputatuak “herentzia garrantzitsua dan eta Bizkaiaren nortasuna eratu dauan kultur ondare erlijiosoa zaintzearen” garrantzia nabarmendu eban.
📌Bizkaiko Foru Aldundiak ondarea zaintzeko eta zabaltzeko ahalegina Eleizeak egindako lana eskertzen dau. @BizkaiaKultura
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
📌La diputación agradece el esfuerzo y el servicio de la Iglesia para preservar el patrimonio cultural religioso. Pone en valor la colaboración entre la… pic.twitter.com/kMqrjbcwkn
Harrera udaletxean
Eukaristia Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan ospatu zan, Santiago de Compostelako artzapezpikua buru zala eta Bilboko Koral Alkarteak girotuta.
📌Kultura Jardunaldien hasierako ospakizuna @deusto kapera gotikoan.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
📌La sociedad Coral de Bilbao acompaña la liturgia en la celebración de inauguración de las jornadas sobre el patrimonio cultural de la Iglesia @sdadcoralbilbao @prensaCEE #jornadaspatrimonio pic.twitter.com/7ZzvM9zlNr
Gero, taldea udaletxera joan zan. Amaia Arregi alkarteordeak egin eutsen harrera eta eraikineko leku esanguratsuenak bisitatu ebezan.
📌Recepción de la teniente alcalde Amaia Arregi en el ayuntamiento de Bilbao al Congreso sobre el patrimonio cultural religioso. @bilbao_udala pic.twitter.com/Zfu5vXZjpA
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
Mons Jose Prieto Fernandez Santiago de Compostelako artzapezpiku eta kultur ondarerako gotzain azpibatzordeko presidenteak eskerrak emon eutsezan herri erakundeei euren harrera “bikainagaitik” eta “Eleizaren kultur ondare erlijiosoaz hitz egitean, gure erreferentziak fededunei eta fedegabeei agertzen deusezan baterako bidea” aitatu behar dala esan eban.
📌”Cuando hablamos de patrimonio hablamos de un cauce común, sin imposiciones y mostrando nuestras referencias a creyentes y no creyentes” Obispo @diocsantiago pic.twitter.com/vCPgTtqnrh
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 25, 2024
Bigarren eguneko egitaraua
Gaur goizean, Esteban Fernandez Cobian doktore arkitekto eta A Coruñako Unibertsitateko irakasle titularrak XXI. gizaldiko arkitektura erlijiosoari eta eremu zaharrei erabilera barriak emoteari buruz jardun dau gaur goizean. Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak Museoak urian izan dauan eraginaz hitz egingo dau. Bazkalostean, partaideek Museoa bisitatzeko eta Bilbon ibilaldi gidatua egitek oaukera izango dabe eta egunari amaiera emoteko San Mamesen afalduko dabe.