22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Karrantzako zaindariaren eguna
18.09.2023

Karrantzako zaindariaren eguna

Goizeko zortzietan ospatu da eguneko lehenengo Eukaritia, Miguel Vera lurraldeko bikarioa buru dala. Santutegiraino oinez joan dan lagun askok parte hartu dau eleizkizunean."Inguruko jentearen ohitura da oinez joatea", horregaitik mendigoizale asko batu da goizeko meza horretan. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatuko da eta bai liturgi ospakizunak girotzeko eta bai 'Astelehenez eguzkitan' ekimenaren bidez emakumeen hilketak salatzeko beti prest dagoan Abesti Lagunak abesbatzak abestuko dau.

Bizkaiko udalerririk zabalenak Suzesoko Ama Birjinaren eguna ospatzen dihardu. Jaiegun honetan, bailarako auzotarrek hildakoak gogoratzen dabez eta euren alde otoitz egin. Hori dala-eta, parrokiak hainbat meza antolatu dau.

Lehenengo Eukaristia goizeko zortzietan ospatu da eta goizeko azkena ordu batean izango da. Arratsaldez, meza bakarra ospatuko da, 19:00etan eta alkatea bertan dala ospatuko dan Meza Nagusia, eguerdiko 12:00etan izango da.

‘Abesti Lagunak’ abesbatzak girotuko dau Meza Nagusia

Sangrices auzoko erretaularen zaharbarritzea

Gaur bertan, zaindariaren egunez, Sangrices auzoko San Julian eta Santa Basilisa parrokiako erretaularen zaharbarritzeari ekingo deutse. Diputazinoak ordainduko dau obraren %80a eta gainerakoa parrokiak jarriko dau.

Miguel Angel Esnaola parrokoaren esanetan, inguruko alkarteen helburuetako bat Karrantzako ondare kultural eta erlijioso zabal eta aberatsa berreskuratzea da. Bere esanetan, “horri dagokionez, aurreko kurtsoan, Ahedoko eleizaren barrualdea zaharberritu genduan eta orain, Diputasinoko Kultura Sailaren diru-laguntzari esker, Karrantza eta Lanestosaren artean dagoan auzoan dagoan eleiza honen erretaula konpondu ahal izango dogu”.

Erdi Aroko eleiza

Sangriceseko eleiza 1642an eraiki eben. Zehaztasunez landutako landare-apaingarriak dituan erretaula barrokoak (1670-75) goi-alde osoa hartzen dau eta harrizko hiru altararen gainean dago. Sagrarioa, 80 zentimetroko zabalera eta 70 zentimetroko sakonera dauan laukia da eta salomondar zutabe txiki ederez eta San Pedro eta San Pauloren erliebeez apainduta dago. Kalidade handiko urreztatzea dau. Pipiak asko kaltetu ditu sagrarioa eta erretaula. Bilboko Eleiz Museoko adituen arabera, orain dala 300 urte eraiki ziranetik, ez dau emoten inongo tratamenturik jaso dabenik. 

Imagen de la Virgen del Suceso