Arratiako alkarteek urteroko jardunaldia ospatuko dabe gaur. Otoitz eta jai giroan batuko dira, besteak beste, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa agertzera emoteko.
Bedian ospatuko dan mezan, Egitasmoari lotutako lau erronketako bat nabarmenduko da: alkartea. Izan be, 2022-2027 aldirako ibilbide-orriak kontu horretan jarri dau arreta. Helburua, “alkarte bizi eta abegitsuak eraikitzea da, gure gizartearen eraldaketa eragin daien”. Arratiako bailaran zein Bizkaiko beste hainbat lekutan, ikuspuntu hori egia bihurtzeko ahaleginean dihardue.
Ze unetan dago Egitasmoa?
Eleizbarrutiko hainbat eremutan Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ondoren, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak (EPK) gogoeta egingo dau ekainaren 10ean. Saio honetan, sen eta ekintzarik esanguratsuenak aurkeztuko dira. Egitasmorako batzorde teknikoko kideek batu dabez EPKko hainbat kideregaz batera. Gogoeta eta lanketa egin ondoren, kontseilu-kideek euren ustez datorren kurtsoko ekintzei “kolorea” emoteko egokien dan ikuspuntua emongo deutse gotzainari eta gobernu-batzordeari.
Atzo, Radio Popular- Herri Irratian egin eutsen alkarrizketan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak hainbat gairen inguruan jardun eban, besteak beste, Egitasmoaren inguruan. Maiatzaren 31an, Komunikazinorako sailaren ospatuko dan AAri buruzko ekitaldia be aitatu eban.