Gabon-kanten jaialdia II. bikaritzan
Osasun-egoerak behartuta, urte bitan alkartu barik egon ondoren, joan dan zapatuz, abenduak 17, Gabon kanten bikaritzako jaialdia ospatu zan Gueñeseko Andra Mari parrokian. Bikaritzako herri gehienak egon ziran ordezkatuta: Karrantza, Galdames, Sopuerta, Balmaseda, Zalla, Gordexola, Sodupe eta Gueñez.
Miguel Vera lurraldeko bikarioaren agurraren ostean, dinamika labur bat garatu zan jaiotzako pertsonaiakaz. Ondoren, katekesiko eta jaunartze osteko ibilbideetan dagozan mutiko eta neskatoek Gabon-kantak abestu ebezan eta dantzan be egin eben.Amaitzeko, txokolatada egin zan eleiza ondoko plazan.
Eguneko irudiak:
“Gabon-jaia” Areatzan
Zapatuz, “Gabon-jaia” ospatu zan Areatzan be. Inguruko herrietako katekesiko neska-mutikoak eta euren familiak batu ziran abestu eta antzeztu egin eben. Mikel Azpeitia abadea buru zala egin zan ospakizuna eta, amaitzeko, bertaratutako guztiek txokolatea hartu eben.