
1882an agertu zan idatzizko lehenengo aitamena ‘Orfeón Durangués‘ taldeari buruz, “El Durangués” egunkarian. Bere errepertorioa historian, hainbat estilotako musikaz osatu izan da: eleiz musika, folklorea, polifonia, oratorioak, zarzuela…
Ehun eta hogeiko historian, abesbatza honek Durango bere herriaren izena mundu osoko leku askotara eroan dau.
Koral amateurra da, baina bere interpretazino-maila kalitate handikoa da errepertorioari dagokionez, eta erregistro anitzak daukaz, estilo eta musikagileen artean. Etenbarik barritzen dabe errepertorioa eta hori be ezaugarri nabarmena da.
Gehiago jakiteko: hemen