Gaur goizean heldu dira Gazteen Munduko Egunetatik. “Nekatuta baina pozik”, holan azaldu dau gaur Bitror Madariagak Bizkaia Irratian egin deutsen alkarrizketan..
Parte hartu daen abade batzuen balorazinoa
Alex Alonso, lurralde bikarioarentzat “antolakuntzan arazo txiki batzuk euki dabezan arren, garrantzitsuena bzii izan dabezan alkartasun egunak eta errealidade ezberdinen arteko topaketarako aukera” izan da inportantea. Aurrera begira, guztia su-ziri batzuetan geratu ez daiten, alkarteetan lan abegikorra egin behar dala uste dau.
Borja Uriarte abade gaztearen esanetan,, “lehenengo astean Viseuko eleizbarrutian adiskidetasun egunak bizi izan genduzan”. Bigarren astean, Estorilen talde handiagaz batu ziranean, Aita Santuaren programa ofiziala jarraitu eben eta aberasgarria izan da bere eretxian.