“Itxaropen iraunkorra” goiburuaren haritik egingo dan erretiroan, laikoek hausnarketa egingo dabe eguneroko bizitzan Jesusen atzetik jarraitzeari buruz.
Teo Corral
Karidadeko moja karmeldar hau Gasteizkoa da eta 4 urte daroaz Bilbon bizitzen. Gizarte-langilea da, lizentziaduna Teologia Moralean eta 25 urte emon ditu afrikar kontinentean (azken biak Ceutan. Hasieran, tratu txarrak jasaten dabezan umeakaz, kalean bizi dan jenteakaz, pertsona-salerosketaren edo sexu indarkeriaren biktimakaz jardun eban eta azken urteetan errefuxiatuen eta desplazatuen kanpamentuetan.
Gaur egun, Bilbon, Teo Corralek azaldu dauanez, “gure alkarteak gertutik jarraitzen ditu migrazinoari lotutako errealidadeak. Lagun Artean alkarteagaz lankidetzan, emakume etorkinak hartzen doguz gure etxean”. “Ruaj” taldeari be laguntzen deutso, heziketa-saioak, erretiroak eta gogo-jardunak sustatuz.