Arratzuko armoniuma bakarra da. Juan Bilbao herriko organo joleak joten izan dau oraintxura arte baina adina tarteko, egun seinalatuetan baino ez da joten. Gaur Oliver Schmitt. organo joleak atarako deutsaz notak.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, lehenago, 19:40etan, eleizpean ondo etorri musikala egingo deutse bertara doazenei trikitixa, alboka eta panderoagaz.
Oliver Schmitt
Olivier SCHMITT organo jolea da Frantziako Saint-Martin de Hayange eleizan. Armonium artistikoaren maitalea be bada.
Bihar kontzertua Busturian
Biharko kontzertua Busturako Axpeko eleizan izango da. Benantzi Bilbaok joko dau organoa eta beragaz batera Mikel Uskola kontratenorra eta `Eingo Taldea´ izango dira. Hitzordua 20:00etan.