21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ospitalera itxaropena daroen boluntarioak
04.07.2023

Ospitalera itxaropena daroen boluntarioak

Gaurko egunez -uztailak 4- orain dala 4 urte, Caritasek eta Santa Marina Osptitaleak lankidetzarako hitzarmena sinatu eben. Kontua, boluntarioen sarearen laguntza solidarioaren bidez ospitalean dagozan gaixoei eta euren sendiei akonpainamendua emotean datza, 

Gaur egun, 13 lagunek eskaintzen dabe Bilboko Eleizbarrutian eta arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzutik  (AEEZ)  eta Caritasetik  akonpainamendu hori, astero itxaropena eroanez Santa Marina ospitalera. Ospitaleko langileek, eta batez be gizarte-langileek eta gaixo eta erabiltzaileen arretarako zerbitzuak (G.E.A.Z.) be laguntzen deutse gaixoen, boluntarioen eta profesionalen bihotza beteten dauan egitasmo honi.

Holantxe azaltzen dabe eurek: “taldeak gero eta lagun gehiagorengana heltzea lortzen da eta beharrizanak -akonpainamendua, bakardadea…- lehenago antzematea”.

Hainbat lekukotasun

Rafa Urgoiti da boluntarioetako batek honan kontatzen dau taldean sartu zanekoa: “Erretiroa hartu neban, astia neukan eta zerbait egin gura neban; horregaitik Santa Marina ospitalean akonpainamendua eskaintzeko egitasmoagaz bat egitea erabaki neban. Boluntarioen taldeak harrera egin eustan. Lagunik edo denpora apur bat eskaintzen deutsan inor ez daukien gaixoei eta gertuko senideei laguntza bihotz-zabala eskaintzeak, esate baterako ospitalean. poz itzela emoten deust”.

Markel Corrales taldeko beste boluntario batek 19 urte daukez eta gaztetasunak emoten deusan freskotasunaz “zoriontasuna” hitza darabil bere esperientzia laburtzeko.

Santa Marina boluntarioak
Santa Marina boluntarioak

AEEZ zerbitzua

Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) monjek, abadeek eta laikoek osatzen dabe. Asteko zazpi egunez, hogeta lau orduko zerbitzua eskainzen dabe, hainbat abadek gaueko zaintza egiten daualako eta norbaitek eskatu ezkero gaixoen oliaduraren sakramentua emoten dabelako. Pastoral honetak urteak emon dabezan abade lagunen lekua hartu daben 7-8 abade gazte dagoz talde horretan. Abade bakotxak gau batez egiten dau zaintza eta, dagokionean, eskatzen dauan ospitalera joaten da.

Voluntariado de Santa Marina