Bilboko Eleizbarrutiko Ebanjelizazino Egitasmoren logoak Santiago katedraleko arrosa-leihoa hartu dau eredu modura.
Arrosa-leihoa Bizkaian eleizarik bisitatuenean dago: Santiago katedralean. Done Jakue bidean dagoanez, milazak dira urtero bertatik igaroten diran erromesak.
Arrosa-leihoen esagura
Arrosa-leihoa ez zan bakarrik apaingarri bat edo argia sartzeko zirrikitu bat. Esangura sakona eukan. Amabirjinaren adierazgarria zan, arrosa baten irudia. Baina batez be, Jaungoikoaren adierazgarria zan. Jaungoikoa argia dalako.
Gotikoan ugaritu egin ziran arrosa-leihoak eleizeari argitasuna emoteko eta Jaungoikoagana errezago hurreratzeko.
Bizkaian ez dago arrosa-leiho asko . Hemen XIX. mendearen erdialdean jarri ziran modan, aro gotikoaren ondoren.
Santiagoko arrosa-leihoa eleizearen aurrealdean
Gure arrosa-leihoen arteko ezagunena, Santiago katedralekoa da.
1650ean erabarritu egin zan eleizea. Martín Ibáñez de Zalbidea orduko artista handiari eskatu jakon erabarritzea..
XIX. mendearen erdialdean orduko sasoiko Bilboko jauntxoentzat aurrealdea ez zan behar besteko dotorea eta aldatzeko eskatu eben. Holan ba, aurrealde barria egin zan.
Lanak 1883tik 1891ra bitartean egin ziran. Arkitektoa Severino Achucarro izan zan, beste handi bat. Arrosa-leihoa orduko Frantziako estiloaren eredua jarraituz egin zan. Beirateak Dagrantek egin ebazan, sasoiko ezagunenak. Juan Manuel Gonzalez Cembellin, Eleiz Museoko zuzendariak honek barri dakar Alkarren Barri aldizkarian.