22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik
19.04.2023

9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik

"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik egindako eskulturak 9 metroko altuera dau eta herriko metalurgia-historiagaz zerikusia dauan hainat irudi jasoten dau. Hainbat keinu egiten deutse eskolari eta bere sortzaileari, Marcelo Gangoiti abadeari. 

Con motivo del  del Somorrostro ikastegiaren 75. urteurrena dala-eta, Gorka Urreiztieta santurtziar eskultoreak meatze-inguruko siderometalugiaren eta Eleizbarrutiko ikastegiaren historia betikotu dau arbola batean. Orain dala 400 urte Villarias markesak campusean landatu ebazan Libanoko zedroetako bat da.

Javier Laiseca ikastegiko zuzendariak gaur egin dan aurkezpenean azaldu dauanez, “eskolak herriaren esku izten dau zedroa, honek bere egin daian”. Izan be, arbola hau udalerriko makina bat irudi historikotan agertzen da. Zuzendariak azpimarratu dauanez, “lehenengo jaunartzetan, ezkontzetan…, jenteak hemen ataraten ebazan argazkiak”. Marcelo Gangoiti abade eta eskolaren sortzaileak inoanez, arbolatik “inspirazinoa hartzen eban egitasmo barrietan pentsatzeko”.

Javier Laiseca aurkezpenean

Arbola ihartua bizibarriturik

Zedroaren ihartutako enborra eskultura bihurtzea, lan nekeza izan da. 13 metroko arbola hainbat irudi jasoten dauan 9 metroko eskultura bihurtu da. Eskultoreak orain dala hiru hilabete ekin eutsan lanari, kortxoa kenduz, garbituz eta tratamentua emonez. Motozerraz landu ditu irudiak eskultura osatzeko. Azkenik, xilofagoen aurkako tratamentua emon jako arbolari eta multzoa bernizatu be egin da. Urreiztietak nabarmendu dauanez, berak buruan eukan arbolan agertuko zan hainbat irudi eta gainerakoak lanean ari zala bururatu jakoz. Ez dakie zenbat iraungo dauan eskulturak baina okerrenean, eskulturak salbatuko dabezalakoan dagoz.

Eskulturak

Arbolaren oinarrian, besteak beste, olagizona eta bere labea agertzen dira, mineral-saskia, pala, ingudea eta hauspoa ondoan dituala. Lehenengo mailan, harri-zulatzailea, ama umearekin eta arropari oratzen deutsan neskato txikiagoarekin eta neska ordenadorearekin agertzen dira. Bigarren mailan, honeek ikusi daitekez: eskuez oratutako liburua, soldatzaile-maskara soldatzailearekin eta olagizonaren labera jaisten dan polea katearekin.

CF Somorrostroko zuzendaria eta eskulturgilea