07-05-2025 Miércoles, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Pregoilaria

24.03.2025

Borja Uriarte pregoilariaren irakurraldiko argazkiak

Borja Uriarte Corral eleizbarrutiko abadea izan da aurtengo Bilboko Aste Santuko pregoilaria. Irakurraldi hori joan dan eguaztenez, martxoak 19, izan zan Santigao katedralean. Web honen bidez zuzenean ikusteko aukera izan zan eta, orain, barriro ikusi daiteke: hemen.
18.03.2025

Bilboko Aste Nagusiaren pregoilariagaz berbaz

Bilbao Uribilduko Kofradien Ermandadeak Borja Uriarte Uribe-Kosta Pastoral Barrutiko parrokoa izendatu dau Bilboko Aste Santuko pregoilari. Irakurketa, boxeoa, polizia-telesailak eta alkarte txikien ospakizunak gustuko dituan 32 urteko bilbotarra "apur bat lotsatuta dago" eskaera honen aurrean. Pregoia prestatuta dauala-eta, lasaiago dagoala dino. Hitzordua, hilaren 19an da, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1829 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.05.2025

Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dala-eta, bihar -maiatzak 8, eguena-, 17:00etatik 20:00etara, Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea erakundeek, BIlboko Udalagaz batera, bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia antolatu dabe eta Deustuko San Pedro plazan egingo da. 

06.05.2025

Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'bake eta ixaropenaren kitak' sustatu dabez

Gaur goizean Donostian izan dan agerraldi publikoan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'biziraupenerako kitaren' aurrean, 'bake eta itxaropenaren kitak' prestatzeko ekimena aurkeztu dabe. Nazinoartean bizi dan egoera asaldatuaren aurrean, ez dabe "ikusle huts izan gura" eta kristau alkarteei dei egin gura deutse etxe eta alkarteetan "nasaitasuna eta konfiantza barritzea" eragin gura dauan kita prestatu daien. 

06.05.2025

Carmelo Maron abadea hil da, gizon zintzo eta prestua

Carmelo Maron Castillo eleizbarrutiko abadea domekan hil zan Bilbon 87 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 19:00etan izango da Iratzagorriako San Esteban parrokian.

06.05.2025

Eleizbarrutiak sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorakok taldea barritu egin dau

Joan dan martxoaren 15ean, Sinodorako Idazkaritza Nagusiak gutuna bialdu eutsen gotzain guztiei, Sinodoaren garapenerako akonpainamenduari buruz, Frantzisko aita santuak onartutako jarraibideakaz. Idazkian aitatzen danez, "guztiz garrantzitsua" da aldi hau bermatzea, "entzuterako aldian hasitako alkarrizketari" jarraipena emoteko. Aldi barri honetan, Bilboko eleizbarrutiak taldea barritu egingo dau. 2021etik hasita, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmorako Batzorde Teknikoagaz bat eginda jardun dau prozesu biak bultzatzeko eta koordinatzeko.

05.05.2025

Hasi da otoitz-maratoia

Orain dala egun batzuk jakinarazitakoaren arabera eta datorren domekaz, maiatzak 11, ospatuko diran Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Sorterriko Bokazinoen aldeko Egunaren harira, eleizbarrutian otoitz-maratoia ospatuko da gaur hasi eta domekara arte (maiatzak 5-12). Begoñako basilikan egin da lehenengo otoitzaldia. Gehiago jakiteko: hemen.

05.05.2025

Bikain bat Bilboko eleizbarrutiarentzat gardentasunean

Bilbao, Cartagena eta Solsonako eleizbarrutiek nota altuena lortu dabe erakunde-xeben ebaluaketa-egitasmoan. 2012an hasita Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egiten dau ebaluazino hau eta ekitaldi honetan Estatuko 39 eleizbarrutitan egin da ikerketa. 2024-25 kurtsoan, Gardentasunerako Gotzainen Batzarreko Bulegoagaz batera egin dan ikerlanen helburua, arduradunen esanetan, "informazino eta gardentasunaren kalitatea ezagutzea eta hobekuntzan laguntzea" da. Ebaluatutako eleizbarrutien batez besteko nota, 6,25ekoa izan da. 

05.05.2025

Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan 'Bai esan!' entzute-sarea

Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko profesionala ordezkatzen; osasun eta gizarte arretaren osagarri da, entzuterako gure eraginkor eta begirunetsua emonez. Alkarren Barri aldizkarian esaten danez, sare hau boluntario bila dabil akonpainamendu emozional ez …

04.05.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
03.05.2025

"Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokio"

Datorren astean ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna eta Kidendatik -Alboan,Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Bilboko ordezkaritzak sustatutako egitasmoa- hauxe dinoskue: Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokiola eta "horregaitik, une bakotxean errespetu, bardintasun eta jasangarritasun handiagoko mundua egiten lagundu geinke".

02.05.2025

Otoitz-maratoia bokazinoen aldeko otoitz egunean

Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna dirala-eta -maiatzaren 11an-, datorren astean, astelehenetik domekara -maiatzak 5-11), eleizbarrutian "Otoitz-maratoia" egingo da hainban lekutan. Gehiago jakiteko: hemen.

Emaitzak orrialdeka