Barriak
Etiquetado como: Pregoilaria
`Martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak
Joan dan barikuz, martxoak 7,"Martxoak8mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia ospatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Bilboko eleizbarrutiak, bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urtean, ondorengo emakumeei egin eutsen autorpena beste askoren izenean: Consuelo Puente, Daniela Areli Arriaga Martinez, Txaro Dañobeitia, Ana Zugaza, Isa Matilla, Loli Asua, Mari Carmen Hernandez eta Goyi Rivera. Ekitaldia osorik: hemen. Argazkiak (Alberto Sanz): hemen.
Miguel Ramon Vigurik adimen artifizialari buruzko berbaldia eskainiko dau bihar, Santutxun
Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) Bidari alkarteak eta Gizarte aretoak antolartua, Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko irakasleak "Adimen artifizialaren eragin etikoak bardintasunean eta zuzentasunean" berbaldia eskainiko dau bihar -martxoak 11, martitzena-, Santutxuko Begoñako Andra Mari ikastetxeko areto nagusian (sarrera Aita Pernet kaletik), arratsaldeko zazpiak eta erdietan.
Ekuadortar kontsulatuak omenaldia egin deutso Juan Ignacio Vara misiolariari
Zapatuz, omenaldia egin eutsenjoan dan urtarrilaren 1ean hil zan Juan Ignacio Vara eleizbarrutiko abade eta misiolariari Gurutzetako kultur etxean. Pablo Fernando Buitron Andrade Ekuadorreko ohorezko kontsulak plaka emon eutsan eleizbarrutiari, "Ekuadorren alde emondako bizitzagaitik eta herri honen aldeko eredu eta eskuzabaltasunagaitk esker onez". Kerman Lopez bikario nagusiak jaso eban plaka On Joseba Segura gotzainaren izenean.
Datorren domekaz ospatuko da Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
“La Misión: compromiso y esperanza”/“Misinoa: eginbide eta itxaropena”, goiburuaren haritik ospatuko da domekaz, martxoak 16, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Datorren asteburuan, misino-topaketa Berrizen
Martxoaren 15 eta 16an, gazteen misino-topaketa ospatuko da Berrizko Maturana aterpetxean, Berrizko Mesedetakoen Misino-institututik antolatuta. Hamabost urtetik gorako gazteentzat da deialdia; goizeko 10:00etan batuko dira, zapatuz eta domeka arratsaldeko 16:00etan amaituko da topaketa.
Ez zara "Martxoak8mujeres ekitaldian izan?
Indautxuko Karmeneko Ama parokiako areto nagusian ospatu da gaur "Martxoak8Mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia, eleizbarrutiko 8 emakume protagonista zirala beste askoren izenean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru saioan eta 8 arlo desbardinetako 8 emakumeri autorpena emon jake. Web honetan, zuzeneko emonaldia eskaini da.
«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.
Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik
Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto natusian ospatuko dan eta web honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldia.
Eleiz Probintziako gotzainen batzarra Bilbon
Burgoseko Eleiz Probintziako -hementxe dago Bilboko eleizbarrutia- gotzainak batzartu dira gaur goizean. On Mario Izeta artzapezpiku metropolitano eta Bilboko aurreko gotzaina buru dala ospatutako batzarrean izan dira On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, On Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, On Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina.